Kontsumitzaileentzako informazioa - Beruna kontsumoko urean
Beruna metal kutsatzailea da, toxikoa, inhalatzen edo irensten bada, eta alde guztietan aurkitzen dena: airean, lurzoruan, hautsean (etxe barrukoan zein kanpokoan), pinturetan... eta urean. Efektu toxikoak esposizioaren zenbatekoaren araberakoak dira eta barne hartzen dituzte asaldu biokimikoetatik efektu neurologikoetaraino.
Haurrek eta emakume haurdunek arrisku handiagoa daukate, hauengan berunaren efektu kaltegarriak esposizio maila baxuagoekin agertzen direlako.
Oro har, ura ez da izan ohi berunaren sorburu nagusia baina zenbait kasutan izan daiteke garrantzitsua; batez ere haurren kasuan, berauen otorduak (biberoiak eta ahiak) urarekin prestatzen direlako.
Nola iristen da beruna kontsumoko urera?
Tratamendu plantatik irteten den urak ez du edukitzen berun kantitate sumagarririk. Halere, sare nagusitik zure sukaldeko kanilara bitartean berunezko hodi tarteak zeharkatzen baditu, gerta daiteke ur horrek une jakin batzuetan maila onargarriak gainditzen dituen berun kontzentrazioak edukitzea.
1950era bitartean, beruna erabili ohi zen eskuarki hodiak egiteko. Berrogeita hamarreko hamarkadaz gero eta 1970-75era bitartean berunaren erabilpena asko murriztu zen eta, 1975etik aurrera erabat utzi zitzaion erabilpenari.
Zure etxeko hodiak berunezkoak badira, gerta liteke kontsumitzen duzun urak metal honen maila altuegiak edukitzea.
Zer egin berun mailak murrizteko?
Berun maila altuen kausa berunezko hodiak badira, konponbiderik onena hodi horiek kendu eta beste material batezkoak ipintzea da.
Dena dela, berunezko hodiak ordezkatu bitartean, har ditzakezu honako segurtasun neurri hauek:
- Ez edan, eta ez sekula prestatu biberoirik hodian denbora luzez geldi egon den urarekin; hau da, hainbat ordutan urik batere erabili ez denean; adibidez, goizeko lehen orduan ura gau guztian hodietan geldi egon ondoren.
- Kasu hauetan, utzi ura korritzen berunezko hodiak hustu eta sare orokorreko ura sartzen hasi arte. Tenperaturaren aldaketan igarriko duzu noiz gertatzen den hori sare orokorretik sartzen den ur berria normalean hotzagoa izaten baita.
- Ez alferrik galdu korritzen utzi duzun ura. Aprobetxa daiteke bainurako, ontziak edo zorua garbitzeko edota landareak ureztatzeko.
- Kontsumorako (edateko edo kuzinatzeko) erabil ezazu beti sukaldeko ur hotzeko kanila. Kuzinatzeko, biberoia prestatzeko, etab. ur beroa behar baduzu, har ezazu ur hotza eta berotu ezazu ontzi batean.
Tekniko dokumentoak
- Iturgintza instalazioetako beruna eta bestelako metalak EAEko kontsumoko urera pasatzearen aztertzea (pdf, 104 KB)
- Beruna kontsumoko urean. EAEko egoerari buruzko txostena, etxebizitza zaharkituetako instalazioei dagokionez (pdf, 60 KB)
Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus