Jokorako adikzioa edo ludopatia
Jokorako adikzioa, ludopatia edo joko patologikoa nahasmen adikzio-eragile bat da. Berehalakoan jokoan egin behar eta apustua egin behar psikologikoki kontrola ezina. Etsi ezinik, geroz eta gehiago nahian, kalteak eragiten ditu bizitza pertsonalean, familian, lanean eta aisialdian.
Internet bidezko apustuak agertu zirenetik, geroz eta gehiago gastatzen da jokoan eta geroz eta arazo gehiago eragiten ditu, hala nola joko patologikoa.
Demostratuta dago jokoa eskura edukitzea, eta erraz edukitzea eskura, adkzioa sortzeko bidea dela. Horra hor, esate baterako, on line jokoak. Sarera konektaturik dagoen edozein gailutatik egin dezakegu jokoan, egunean 24 orduz; aurrez aurre baino askoz errazago, inondik ere. Inork ez daki zertan ari garen; are eta errazago hortaz, etxeko ordenagailutik, tabletetatik edo mugikorretako aplikazioetatik joka baitezakegu, ingurukoek zer pentsatuko ote duten inolako kezkarik gabe.
Gehien ugaritu diren joko-motetako bat online kirol-apustuak dira. Ez, soilik, erraz-erraz eskura daitezkeelako eta pribatutasun handiagoa eskaintzen dutelako; horretaz gainera, irabazteko gakoa ez baldin bada zori hutsa eta saria berehalakoa bada, jokoa adiktiboagoa izan daiteke.
Honela dio Ana Estévez Deustuko Unibertsitateko irakasleak: “Masa-idoloak horrelako publizitatea sustatzen ikusteak, hala nola futbol- edo saskibaloi-jokalariak, gazteen artean ondorioak ditu,” eta gogorarazten digu online apustuetara eta jokora lotuta egoteak “pertsona suntsitzeko moduko ondorioak izan ditzakeela nerabezaroan, depresio-maila handiak eragiten baititu, alkohola eta beste substantzia batzuk kontsumitzea, antsietatea, osasuna galtzea eta baita norberaren burua botatzeko joera ere”.
Horregatik guztiagatik, adikzio-arazoak dituen joko zalea ez da jada lehengo bera, eta, gaur egun, 15 eta 35 urte arteko gazteen artean arruntagoa izateaz gainera, dirua jokatzea normalizatuago dago aurreko hamarkadetan baino.
Ez dago datu sendorik joko-adikzioaren prebalentziari buruz. Badira inkesta eta azterlan batzuk eginak Euskal Autonomia Erkidegoko jendartean, eta emaitzak % 0,4tik % 2,5era doaz.