Osasun Saila

Interesgarriak diren loturak

Osteba logotipo irudia, Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzua

Jarraian, teknologia sanitarioen ebaluazioko interesgarriak diren lotune batzuk eskaintzen dira. Praktikan ezinezkoa da lotune posible guztiak jasotzea; horregatik, gure eguneroko praktikarako baliagarrienak bakarrik sartu ditugu.

Dokumentu hau periodikoki aldatuko da, lotureen gaurkotasuna eta ematen den informazioaren egiazkotasuna ez galtzeko. Edozein ekarpen interesgarri, erabiltzaile posible batentzat lagungarri gerta daitekeena, betiere ongi etorria izango da.

 Loturak

Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Teknologien eta Prestazioen Ebaluazio Agentzien Espainiako Sarea, estatuko administrazio orokorraren eta erkidego autonomoen agentzia zein unitatez osatuta dago, hauek era koordinatuan egiten dute lan, metodologia komuna erabiliz eta kooperazioa eta elkarrekiko onarpena oinarria izanez.

  • Datu baseak:
    • The European Information Network on New and Changing Health Technologies (EuroScan). Teknologia Sanitario sortu berrien ebaluazioko talde Europarra, Osteba beronen kide sortzaileetako bat delarik.
      www.euroscan.bham.ac.uk
  • Teknologia sortu berrien ebaluazioko agentzia eta unitateak:
    • National Horizon Scanning Centre (NHSC) erakundeak hainbat esteka dauzka teknologia sortu berriei buruzko albisteak, datu baseak eta ebaluazio goiztiarreko metodologia eskuratzea ahalbidetzen dutenak.
      www.pcpoh.bham.ac.uk
    • Suediako Teknologia Sanitarioen Agentziak (SBU) eta bere SB´-alert programak sarrera libreko metodologia eta ebaluazio dokumentuak dauzka.
      www.sbu.se
    • Euskadiko Teknologia Sanitarioen Ebaluazio Zerbitzuak (OSTEBA) eskabidea eta identifikazio orrien eredua bete ondoren, sarrera libreko ebaluazio goiztiarreko dokumentuak dauzka.
      www.osanet.euskadi.net/osteba
    • Health Council of the Netherlands Gezonheidsraad: astero sartzen ditu Herbeheretarako interesgarri diren teknologien ebaluazio goiztiarrak.
      www.gr.nl
    • Danimarkako Teknologia Sanitarioen Ebaluazio Agentzia (DACEHTA).
      www.dihta.dk
    • Canadian Agency for drugs and Technology in Health (CADTH) Sarbide libreko ebaluazio dokumentuak pdf formatuan, bai drogei eta bai baliabideei buruzkoak.
      www.cadth.ca
    • Norvegiako Teknologia Sanitarioen Ebaluazio Agentzia (SMM). Sarbide libreko ebaluazio dokumentuak eskaintzen ditu norvegieraz, ingelesezko laburpen batekin.
      www.kunnskapssenteret.no
    • Parisko Ospitale Publikoetako Ebaluazio Agentzia (CEDIT).
      cedit.aphp.fr
    • Agencia Evaluación de Tecnologías Sanitarias del Instituto de Salud Carlos III (AETS-ISCIII). Ebaluazio goiztiarreko dokumentuak eskaintzen ditu eta laster sarrera libreko identifikazioko datu basea.
      sintesis.isciii.es
    • Osasun Aseguramendu eta Plangintzako Zuzendaritza Orokorrari dagokion Sanitateko Kontseilaritzak, Axencia de Avaliación de Tecnoloxias Sanitarias de Galiciaren (AVALIA-T) bitartez, martxan jarri berri du teknologia sanitario agertu berrien detekzioko programa bat (DETECTA-T).
      avalia-t.sergas.es
    • Andaluziako Juntak teknologien ebaluazioari buruzko gida batzuk eskaintzen ditu, era egituratuan, elementu metodologikoak aurkezten dituztenak, SSPA-ren zerbitzuak teknologia sanitario berrien zerrendan sartu ala ez erabakitzeko orientagarriak; kontuan edukirik teknologia sanitarioen ebaluazioaren arloan dagoen esperientzia.
      www.juntadeandalucia.es
  • Farmakoak:
    • United Kingdom Medicines Information (UKMi) Erresuma Batuko Medikamentiei buruzko informazioa. Baimendu berriak diren drogen bilaketarako motor eta datu basearekin.
      www.ukmi.nhs.uk
    • Medikamentuen Ebaluaketarako Europar Agentzia (EMEA).
      www.emea.europa .eu/
    • Agencia Española del Medicamento y Productos Sanitarios (AGEMED).
      www.agemed.es
    • London New Drugs Group APC/DTC.
      www.londonpharmacy.nhs.uk
  • Baliabideak:
    • Australian Safety and Efficacy Register of New Interventional Procedures - Surgical (ASERNIP-S) Sarrera libreko ebaluazio dokumentuak eta emtodologia eskaintzen ditu, esklusiboki kirurgiarekin erlazionaturiko baliabideei buruzkoa.
      www.surgeons.org
    • Erresuma Batuko baliabideen ebaluaziorako Agentzia (MDA). Bilatzaile bat eta albiste taula bat dauzka.
      www.medical-devices.gov.uk
    • SERNIP-S.
      guidance.nice.org.uk
  • ReutersHealth (www.reutershealth.com) Sarbidea gazteleraz eta portugesez. Bi atal dauzka, bat doakoa kontsumitzailearentzat bideratua eta bestea, ordaindu beharrekoa, profesionalei zuzendua. Pazientearentzako atalak TE bilatzeko balio du.
  • Health Clips Subscription Service (www.sdh.sk.ca) Albiste eta berriak lortzeko doako sistema bat dauka, batez ere Kanadako sanitatearekin lotua dago.
  • MedScape (www.medscape.com) Webgune honek asteroko e-mail zerbitzu bat, albisteak dakartzana, eskaintzen du, edo zuzenean eskaneatu daiteke medikuntzari buruzko berriak bilatzeko.
  • F- D- C Reports (www.fdcreports.com) Buletin medikoetan argitaraturiko albisteen laburpenak hornitzen ditu.
  • EurekAlert (www.eurekalert.org) Zientziaren aurrerakuntzarako elkarte amerikarraren webgunea da eta zientziaren arlo guztietako albisteak zabaltzen ditu. Formatu luzeko laburpenak barne hartzen ditu, esteken bitartez, edo profesionalentzako lotura informazioak.
  • Food and Drug Administration (www.fda.gov) Bilaketa motor bikain bat barne hartzen du, guztiz baliagarria AEBetan merkaturatuak izateko baimena lortzeko zorian dauden edo lortu berria duten droga eta baliabide berrien bilaketarako.Berrikuntzen atala ("news") erabil daiteke webgunean sartu diren azken datruak ezagutzeko.
  • HMS Beagle (www.biomednet.com) Webgune honek doako asteko harpidetza zerbitzu bat eskaintzen du, posta elektronikoaren bitartez, garatu diren azken berrikuntza medikoak barne hartzen dituena.
  • Safety and Efficacy Register of New Interventional Procedures (SERNIP) (www.nice.org.uk) Erresuma Batuko www.nice.org.uk erakundeak analizaturiko prozedura kirurgikoen zerrenda bat eskaintzen du.
  • Medical Breakthroughs (www.ivanhoe.com) Webgune honek ere posta elektronikoaren bitartezko asteroko harpidetza zerbitzu bat eskaintzen du dohainik, pazienteari informazioa emanez, batez ere AEB-en agertu diren azken berrikuntza medikoei buruz.
  • Doctor's Guide (www.Pslgroup.Com) Berrikunta medikoei buruzko bilaketa motorra duen datu basea edo artxibo bat eskaintzen du. Lor daiteke asteroko informazio zerbitzua dohainik, formularioa bete eta harpidetza eginez gero.

Azken aldaketako data: