Airearen kalitatea
Oraintsu The Lancet-ean argitaratu den azterlan batean (Künzll et al., 2000) frogatu denez, Europako hiru herrialdetan bakarrik, 19.000tik 44.000ra bitarteko pertsona hiltzen dira urtean aire-kutsaduraren ondorioak direla-eta, horren urteko kostea 50.000 milioi euro ingurukoa delarik (Sommer et al., 2000).
Bestalde, aire-kutsadura dela-eta hauek guztiak ere agertzen dira: asma-atakeak, bronkitisak, bihotzeko atakeak, bai eta bestelako biriketako gaixotasun eta gaixotasun kardiobaskularrak ere; gainera, kutsadura horrek haurrei kalte egiten die, beren birika-gaitasuna ez baita ondo garatzen.
Horrela bada, Europan aire-kutsadurak osasun publikoa mehatxatzen jarraitzen du, nahiz eta jaulkipenei buruzko arautegiak gero eta gogorragoak izan; nahiz eta airearen kutsadura-mailak gehiago kontrolatu; eta nahiz eta airean zenbait kutsatzaileren mailak eskastu diren.
Egoera hori kontuan harturik, APHEIS izeneko programa diseinatu da, erabakiak hartzeko arduradun direnek, ingurugiro-osasuneko profesionalek eta, oro har, europar hiritar guztiek eskuragarri izan dezaten aire-kutsadurari buruzko eta kutsadura horrek osasun publikoan duen eraginari buruzko informazio osoagoa, egunean jarritakoa eta erraza. Izan ere, horrelako informazioa laguntza izango da kolektibo horietariko bakoitzarentzat, zeren arlo horretan hartzen dituen erabakiak informazio horretan oinarriturik egongo baitira.
- EHAEko aire-kalitatearen egoerari buruzko laburpena (2018)
- EHAEko aire-kalitatearen egoerari buruzko laburpena (2017)
- EHAEko aire-kalitatearen egoerari buruzko laburpena (2016)
- EHAEko aire-kalitatearen egoerari buruzko laburpena (2015)
Material lagungarria
Azken aldaketako data: