Ikuskaritza medikoa
Ikuskaritza Medikoa Osasun Sailaren zerbitzu bat da, medikuntzako profesionalen taldeek (medikuak, erizaintzako teknikariak), kudeaketako teknikariek eta administrariek osatua. Talde horiek osasun-prestazioak kudeatzen dituzte, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorrokoak zein Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarrei ematen dien osasun-laguntzaren beste zerbitzu osagarri batzuk.
Zerbitzu hori ikuskaritza medikoko unitateetan antolatuta dago. Unitate horiek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasuneko lurralde-ordezkaritzen mende daude, eta aurrerago deskribatuko dugu nola dauden banatuta geografikoki.
Ikuskaritza Medikoak prestazio eta zerbitzu hauek kudeatzen ditu:
Erreferentziako araudi nagusia Lurralde-ordezkaritzen helbideak
- Osasun-prestazioak
- Prestazio ortoprotesikoak
- Aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra (laneko bajak)
- Farmazia-oniritzia
- Aparkatzeko behin-behineko txartela
- Aurretiazko borondateak
- Bolanteen oniritzia, itundutako zentro eta zerbitzuak erabiltzeko
- Erreferentziako araudi nagusia
- Lurralde-ordezkaritzen helbideak
Osasun-prestazioak
Osasun-prestazioak
Zerbitzu hau arduratzen da pazienteak EAEko eta handik kanpoko zentro publikoetara (Osasun Sistema Nazionalekoetara) bideratzeko egin beharreko kudeaketaz, baita laguntza ekonomikoak emateaz ere lekualdatze horien ondoriozko garraio-, ostatu- eta mantenu-gastuak ordaintzeko, betiere horretarako betekizunak betetzen badira. Gainera, zerbitzu horrek aurretiko baimenen eskaerak balioesten ditu, salbuespenezko egoeretan medikuntza pribatura joateko egiten direnak.
Era berean, zentro pribatuetan jasotako osasun-laguntzagatik egindako gastuak itzultzeko eskaerak izapidetzen ditu, baita osasun-garraioarekin eta farmazia-gastuekin lotutako beste batzuk ere.
Nola egin eskaera
Pazienteak erreferentziakoak ez diren zentroetara bideratzeko, normalean osasun-sistema publikoko medikuek egin behar dute eskaera.
Salbuespenez, herritarrek ere eska dezakete; horretarako, formularioa (PDF, 49 KB) bete beharko dute, eta izenpetuta aurkeztu eskaera balioesteko behar den espediente medikuarekin batera, posta elektronikoaren bidez edo bere bizilekuari dagokion osasun-zentroan.
Jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar bada, (adibidez, fakturak, preskripzioak, eta abar), ez dago zertan joan lurralde-ordezkaritzaraino, beharrezkoa ez bada behintzat. Zure osasun-zentroaren bitartez aurkez dezakezu, edo posta arrunt hauetakoren batera bidali.
Araban:
- Olagibel 38; 01004 Vitoria-Gasteiz
Gastuak itzultzea
- Telefono-zenbakia: 945017124
- Posta: reintegrosaraba@euskadi.eus
Aurretiko baimena eskatzea:
- Telefono-zenbakia: 945017111/945016662
- Posta: asistenciasanitaria-A@euskadi.eus
Bizkaian:
- Telefono-zenbakia: 944031500
- Rekalde zumarkalea 39A. 48008 Bilbo.
- Posta elektronikoa: imPrestacionesBizkaia@euskadi.eus
Gipuzkoan:
- Telefono-zenbakia: 943023027/943023071
- Antso Jakitunaren kalea 35; 20010 Donostia.
- Posta: asistenciasanitaria-g@euskadi.eus
Beste argibideren bat edo informazio gehigarriren bat behar izanez gero, aipatutako helbide elektroniko edo telefono berorietara zuzen zaitezke.
Prestazio ortoprotesikoak
Prestazio ortoprotesikoak
Ikuskaritza Medikoa arduratzen da, halaber, gai ortoprotesikoak erosteko finantzaketa edo laguntza ekonomikoak kudeatzeaz (gurpil-aulkiak, kanpoko protesiak, ortesi eta ortoprotesi bereziak). Artikulu horiek osasun-produktuak dira, eta medikuaren preskripzioa behar dute; beraz, mediku espezialistari dagokio preskribatzea eta preskripzio-dokumentu ofizial espezifikoa betetzea. Dokumentu horren atzealdean adierazten da zer prozedurari jarraitu behar zaion gastuen oniritzia edo itzulketa eskatzeko.
Kontuan hartu honako hau: zure medikuak agindutako artikulua kontrol berezi baten mende badago, ikuskaritzaren oniritzia behar da gero finantzatu ahal izateko.
Produktu ortoprotesikoaren aurrekontua edo erosketa egiteko, Osasun Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duen establezimendu batera jo behar da.
- Prestazio ortoprotesikorako hitzarmena duten establezimenduen zerrenda (PDF, 308 KB)
- Prestazio ortoprotesikorako hitzarmena duten establezimenduen zerrenda Araba" target="_blank">Araba (PDF, 205 KB)
- Prestazio ortoprotesikorako hitzarmena duten establezimenduen zerrenda Bizkaia" target="_blank">Bizkaia (PDF, 215 KB)
- Prestazio ortoprotesikorako hitzarmena duten establezimenduen zerrendaGipuzkoa" target="_blank">Gipuzkoa (PDF, 210 KB)
Urtarrilaren 27ko SND/44/2022 Aginduak , goiko eta beheko gorputz-adarreko protesien katalogo komuna eguneratzen duena, eta presoterapian doitu daitezkeen jantziak biltzen dituena
- Linfedemaren terapiarako produktuak (PDF, 442 KB)
- Beheko gorputz-adarreko protesia (PDF, 595 KB)
- Goiko gorputz-adarreko protesia (PDF, 612 KB)
Informazio garrantzitsua ortoprotesikoen establezimenduentzat eta ortopedia-atala duten farmazientzat
Urtarrilaren 22ko SCB/45/2019 aginduak gurpil-aulki, ortesi eta ortoprotesi berezien katalogo komuna eguneratzen du, eta, besteak beste, produktu mota bakoitza finantzatzeko gehieneko zenbatekoak finkatzen ditu.
- Katalogoaren egokitzearen zerrenda (PDF, 3 MB)
Eskatutako dokumentazioa eskatzailearen lurraldeari dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko da.
Nola egin eskaera
Beharrezkoa den dokumentazioa helbide elektroniko hauetara ekarriz, edo zure bizilekuari dagokion osasun-zentroan aurkeztuz.
Jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar bada (adibidez, fakturak, preskripzioak, eta abar), ez dago zertan joan lurralde-ordezkaritzaraino, beharrezkoa ez bada behintzat. Zure osasun-zentroaren bitartez aurkez dezakezu, edo posta arrunt hauetakoren batera bidali.
Araban:
- Olagibel 38; 01004 Vitoria-Gasteiz
- Posta: reintegrosaraba@euskadi.eus
- Telefono-zenbakia: 945017116
Bizkaian:
- Rekalde zumarkalea 39A. 48008 Bilbo.
- Posta: ortoprotesis-bi@euskadi.eus
- Telefono-zenbakia: 94 403 15 00
Gipuzkoan:
- Antso Jakitunaren kalea 35; 20010 Donostia.
- Posta elektronikoa: asistenciasanitaria-g@euskadi.eus
- Telefono-zenbakia: 943023020 / 943023028 / 943023029
Aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra (laneko bajak)
Aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra (laneko bajak)
ALDI BATERAKO EZINTASUNEKO prozesuak, LMA-Osakidetzako Lehen Mailako Arretako medikuek abiarazten dituztenak Gizarte Segurantzako Sisteman afiliatutako langileei laneko baja ematean, Ikuskaritza Medikoak kontrolatzen ditu, GSIN-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin eta GZKN-Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuekin batera.
Farmazia-oniritzia
Farmazia-oniritzia
Osasun Sailak finantzatzen duen PRESTAZIO FARMAZEUTIKOAK barne hartzen ditu Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko medikuek agindu ditzaketen sendagai, efektu, osagarri eta etxeko nutrizio enteraleko produktu batzuk. Farmazia-bulegoetan jasotzeko, agindu horietako batzuek (errezeta elektronikoak) Ikuskaritza Medikoaren aldeko ONIRITZIA behar dute.
Aparkatzeko behin-behineko txartela
Aparkatzeko behin-behineko txartela
Arrazoi humanitarioak direla eta, salbuespenez, mugikortasun murriztua duten pertsonei ibilgailu automobilak behin-behinean aparkatzeko txartel bat emango zaie, nahiz eta mugikortasun murriztua ofizialki ebatzi ez, baldin eta egoera hori gaixotasun edo patologia oso larri batek eragin badu eta horrek modu frogagarrian murrizten badu interesdunaren adinerako eta gainerako baldintza pertsonaletarako normaltzat jotzen den bizi-itxaropena, eta aparkatzeko txartel-eskaera ohiko bidetik eta garaiz izapidetzeko aukerarik ematen ez badu.
Aparkatzeko behin-behineko txartela lortzeko aurreko apartatuan aipatu diren alderdiak egiaztatzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko mediku fakultatiboak dagokion ziurtagiria emango du, zeina eskatzailearen helbidearen arabera eskumena duen Ikuskaritza Medikoak baliozkotu beharko baitu.
Aurretiazko borondateak
Aurretiazko borondateak
Osasunaren arloan, aurretiazko borondateak Ikuskaritza Medikoaren bidez ere eman daitezke.
Bolanteen oniritzia, itundutako zentro eta zerbitzuak erabiltzeko
Bolanteen oniritzia, itundutako zentro eta zerbitzuak erabiltzeko
Herritarrak Osasun Sailak itundutako zentro edo zerbitzuetara jo ahal izateko, aurretik Ikuskaritza Medikoaren baimena behar da.
Erreferentziako araudi nagusia
Erreferentziako araudi nagusia
- 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
- R1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroa eta berori eguneratzeko prozedura ezartzen dituena.
- 1506/2012 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak zehazteko oinarriak ezartzen dituena.
- 9/1997 Dekretua, urtarrilaren 22koa, kanpo-protesiei, gurpil-aulkiei, ortesiei eta protesi bereziei buruzko prestazio ortoprotesikoak arautzen dituena
- 2007ko martxoaren 29ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra eta zerbitzu ortoprotesikoak zuzenean ordaintzea ahalbidetzen duten baldintza sozioekonomikoen baremoa onartzen
- 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa , Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
Lurralde-ordezkaritzen helbideak
Lurralde-ordezkaritzen helbideak
Arabako Lurralde Ordezkaritza
IKUSKARITZA (EZI / OSI) |
HELBIDEA / DOMICILIO |
Tel.: |
POSTONTZIA / BUZÓN |
---|---|---|---|
LURRALDE-ORDEZKARITZA |
Olagibel kalea 38; 01004 Vitoria-Gasteiz |
945 01 71 00
|
|
LAUDIO |
Motxotekale 6. 01400-Laudio-Llodio. |
945 06 22 22 |
|
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
IKUSKARITZA (EZI / OSI) |
HELBIDEA / DOMICILIO |
TEL. |
POSTONTZIA / BUZÓN |
---|---|---|---|
LURRALDE-ORDEZKARITZA |
Rekalde zumarkalea 39 A, 48008 Bilbo |
944 03 24 00 |
|
BARAKALDO (EZKERRALDEA) |
Lurkizaga 6 48902-Barakaldo. |
946 00 77 20 |
|
GETXO Uribe |
Alango, 30. 48993-Getxo |
944 03 29 00 |
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
IKUSKARITZA (EZI / OSI) |
HELBIDEA / DOMICILIO |
TEL. |
POSTONTZIA / BUZÓN |
---|---|---|---|
IRUN (BIDASOA) |
IRUNGO ANBULATORIOA Gipuzkoa hiribidea, z/g - 20300 Irun |
943 00 67 14
|
|
ERRENTERIA (DONOSTIALDEA) |
LARZABALGO ESPEZIALITATE-ZENTROA Larzábal auzoa z/g - 20100 Errenteria |
943 00 78 05 |
|
DONOSTIA. (DONOSTIALDEA) |
GROSEKO ANBULATORIOA Tolosa Etorbidea, 14, 1. solairua, 20013 Donostia - San Sebastián |
943 00 64 33 |
|
TOLOSA (TOLOSALDEA) |
TOLOSAKO ANBULATORIOA San Esteban auzoa z/g – 20400 TOLOSA |
943 02 40 00 - 943 02 40 02 |
|
ZUMARRAGA (GOIERRI/UROLA GARAIA) |
ZUMARRAGAKO OSASUN-ZENTROA Geltokia auzoa z/g - 20700 ZUMARRAGA |
943 03 52 25 |
|
EIBAR (DEBABARRENA) |
EIBARKO AMBULATORIOA Toribio Echeverria kalea, 29 - 20600 Eibar |
943 03 25 10 |
|
ARRASATE (DEBAGOIENA) |
Nafarroa etorbidea 12, beheko solairua - Arrasate |
943 03 52 52 |
|
LURRALDE-ORDEZKARITZA |
Antso Jakitunaren kalea 35 - 20010 Donostia |
943 02 30 00. |
|
Azken aldaketako data: