Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak
Diziplinarteko Batzordea, profesional eta kide sanitarioz eta ez-sanitarioz osatua, helburu hauek dituena: saiakuntza batean parte hartzen duten pertsonen eskubideak, segurtasuna eta ongizatea babestea eta horri buruzko berme publikoa eskaintzea, irizpen bat eginda saiakuntzaren protokoloaz, ikertzaileen eta instalazioen egokitasunaz, eta saiakuntzako pertsonak informatzeko metodoez eta agiriez, haien baimen informatua eskuratzeko.
Aplikazio-araudia
- 1090/2015 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, medikamentuekin eginiko saiakuntza klinikoak, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena.
- 14/2007 Legea, uztailaren 3koa,biomedikuntzako ikerkuntzari buruzkoa.
- 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, osasun-produktuen eta -medikamentuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzkoa.
- 223/2004 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dituena.
- Agindua, 1994ko irailaren 28koa, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen (IKKE) kreditazioak arautzen dituena.
Eranskina
Azken aldaketako data: