Osasun Saila

Antibiotikoak

Antibiotikoak ibotika

Antibiotikoen erabilera geroatua

Itzuli>

Antibiotikoen erabilera geroatua

Zure medikuak antibiotiko bat preskribitu diezazuke farmazian har dezazun egun batzuk pasa eta gero zure sintomek okerrera egiten badute. Hori gertatzen da berehala hartzea behar-beharrezkoa ez denean, baina eboluzioa zaintzea beharrezkoa denean. Infekzio akutu ez konplikatuetan erabiltzen da, hala nola faringitisa, otitisa, sinusitisa, bronkitisa, zistitisa…

Baina infekzio bat badut, zergatik ez dut hasieratik antibiotikoa hartzen?

  • Kasu hauetan gehienetan infekzioak birikoak dira eta antibiotikoek ez dute eraginik birusetan. Bakterianoak direnean ere, kasu batzuetan, gure organismoak berak menderatzen ditu antibiotikoak hartu beharrik gabe.

Eta ezin ditut “badaezpada” erabili?

  • Egun batzuk itxaroten baduzu, infekzioa bakarrik senda daiteke, eta ez duzu behar ez den sendagairik hartuko ezta ere haren albo-ondorioak jasango (beherakoa, alergiak, onddoak...).
  • Gainera, erresistentziak murrizten lagunduko duzu, antibiotikoek eraginkortasuna gal ez dezaten.

Zerbait gertatuko zait egun batzuk pasa eta gero hartzen badut?

  • Antibiotikoen erabilera geroatua egutegiaTratamenduaren hasiera egun batzuk atzeratzeak ez du prozesua okertuko edo luzatuko infekzio-prozesu akutu ez konplikatuetan.
  • Medikuak adieraziko dizu zer neurri hartu behar duzun infekzioaren eboluzioa zaintzeko eta zer kasutan hasi behar duzun antibiotikoa hartzen.

Gogoratu...

  • Zure medikuak antibiotiko bat errezetatzen badizu "erabilera geroratua" egiteko, farmazian izango duzu eskuragarri egun batzuetan.

Antibiotikoekiko erresistentzia: saihestea zure esku ere badago

Itzuli>

Antibiotikoekiko erresistentzia: saihestea zure esku ere badago

  • Orain dela 100 urte, antibiotikoak agertu baino lehen, infekzio bakteriano soil batek hil zezakeen
  • Baina antibiotikoek ez dute balio infekzio guztiak sendatzeko
  • ...eta behar ez denean hartzen badira, bakterioak erresistenteak egiten dira…
  • …eta horien aurrean antibiotikoak eraginkortasuna galtzen ari dira
  • Arrisku erreala da hori dagoeneko, mundu osoan; mende bat atzera egingo genuke
  • Eragotzi ezazu! Ez hartu antibiotikorik behar ez badituzu

Antibiotikoak. Ez hartu zeure kabuz!

Itzuli

Antibioticos

ANTIBIOTIKOAK: Denon onerako... Ondo erabili antibiotikoak!

Antibioticos: Sólo con receta

Zer dira antibiotikoak?

  • Bakterioak hil edota berauen haztea galarazten duten botikak dira.
  • Gripea, hotzeriak, faringitis mota asko, otitisa, bronkitisa eta sinusitisa, esate baterako, birusek eragindako gaixotasunak dira. Ez dago, hortaz, antibiotikoen bidez sendatzerik.
  • Zure medikuak edo dentistak, ez beste inork, erabaki dezake, beti ere zeu behatu eta gero, antibiotikorik behar duzun ala ez.
  • Ez hartu inoiz antibiotikorik zeure kasa edota senideren edo lagunen gomendioz.
  • Errespetatu beti agindutako dosia, ordutegia eta egun-kopurua.
  • Hobeto bazaude ere, ez utzi inoiz tratamendua amaitu baino lehenago: bakterioak berriro aktiba daitezke eta infekzioari aurre egitea zailagoa izango da.

 

Kontrako ondorioak

  • Kontrako ondorioak arinak eta iragankorrak izan ohi dira. Gehienetan: beherakoak, goragaleak eta okadak, onddoek eragindako baginako infekzioak, buruko mina, etab.

Antibiotikoak oker erabiltzearen arriskuak

  • Beharrik izan gabe antibiotikoak hartzea edo tratamendua behar bezala ez betetzea zure kalterako ezezik, gizarte osoarentzako osasun-arazoa ere izan liteke: bakterioak erresistente bilakatzen baitira antibiotikoekiko eta, ondorioz, eraginik gabeak, infekzioen arriskua ugalduz eta larriagotuz.

Eta sobera geratzen bazaizu?

  • EZ ERABILI BERRIRO, antzeko sintomarik izan arren.
  • EZ GORDE.
  • Farmaziara eraman.

Azken aldaketako data: