Ibaialde
- 747429933
- aztertu@euskadi.eus
- www.euskadi.eus/aztertu
-
LAGINKETA (PDF, 566 KB) : ibai baten egoera ekologikoa ikertu. Laginketa KIT-a eskatzeko: otsailaren 12tik aurrera, izakinak agortu arte.
-
FORMAKUNTZA IRTEERA (PDF, 670 KB) : ezagutu gertutik programa eta ikerketarako materialaren erabilera. Bide batez, ingurune natural bat bisitatzeko aukera izango dugu. Izena emateko: otsailaren 12tik aurrera.
-
ERREKA-MARI (PDF, 260 KB) : Euskal Herriko azken lamiari buruzko txotxongilo ikuskizuna. Saioak martxoa eta ekaina bitartean eskainiko dira. Eskaera egiteko: otsailaren 19tik martxoaren 3ra.
-
IBAIALDE TXIKI (PDF, 257 KB) : HH eta LHrako materiala, 3 txanda ezberdinetan maileguan eskaintzen dena ikasgelan lantzeko. Eskaera egiteko: otsailaren 19tik martxoaren 3ra.
-
ERAKUSKETA (PDF, 480 KB) : ura eta ibai-ekosistema lantzen dituen erakusketa, 12 panelez osatua. Bi astez zentroan izateko aukera dago, 2024 martxotik 2025ko martxora eskuragarri. Eskaera egiteko: martxoaren 4tik 17ra.
-
LEHIAKETA (PDF, 389 KB) : marrazkiak eta argazkiak (Lehiaketaren oinarriak (PDF, 743 KB) irakurri). Lanak aurkezteko azken eguna, ekainak 21.
-
Aurten ere, EKINAREN ASTEA (PDF, 441 KB) jardueran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ingurumenaren aldeko ekintza libre bat osatuz eta partekatuz! (oinarriak dokumentuan)
IBAIALDE kanpainak ingurunearen eta pertsonen arteko lotura eta harreman zuzena ezarri nahi du, ibai-ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
Horrek esan nahi du parte hartzen duten pertsonak edo taldeak ibaira hurbildu behar direla, ikusten dutena arretaz ikertuz eta informazio sorta bat biltzen duten galdetegi erraz batzuk osatuz. Bertan, ibaiari buruzko datu orokorrak jasotzen dira, baita ibaiaren ezaugarri fisiko eta biologikoei, uraren kalitateari, zaborren presentziari eta gizakiak eragindako inpaktuari buruzkoak ere.
Bestalde, edozein parte-hartzailek bisitatutako lekuan dagoen problematikari buruzko iritzia emateko ahalegina egiten da (halakorik balego). Era berean, ingurune naturala hobetzeko ideiak proposatzera eta/edo neurri zuzentzaileak eskatzera animatzen da.
IBAIALDE kanpaina ibai baten ingurumen-egoera ezagutzeko interesa duen pertsona edo talde orori zuzenduta dago.
Parte-hartzaileak bakarkakoak edo talde antolatuak izan daitezke, hala nola ikastetxeak, aisialdiko taldeak, elkarte ekologistak, kirol-kolektiboak, etab.
Era berean, lehenbiziko hezkuntza-etapetarako jarduera espezifikoak daude, hala nola Erreka Mari txotxongiloak edo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako zuzenduta dauden IBAIALDE TXIKI materialak.
IBAIALDE kanpaina udaberrian egiten da (otsailetik ekainera), baina interesa duten pertsonek edo taldeek urteko edozein datetan egin ditzakete kontsultak.
Azken aldaketako data: