Hondakinen kudeaketa
2015eko martxoaren 9an Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-hondakinen kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretua, argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Arau berri honek indarrik gabe uzten du martxoaren 26ko 76/2002 Dekretua, aurrekoa, alegia, eta helburua du aurreko araua Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean jasotako aurreikuspen berrietara egokitzea; izan ere, lege horrek araubide bat ezartzen du aurretik zegoen baimenen araubidearen ordez, non hondakinak ekoizten dituztenek komunikazio araubide bat bete behar duten eta jarduera hasi aurretik komunikatu, autonomia erkidegoan eskumena duen ingurumen organoari.
Era berean, arauketa berri honek, baimenen araubidea ordezteaz gain, osasun-hondakin desberdinak bereizi egin behar direla eta hondakinak biltegiratzearekin erlazionatutako gaietan eragin behar dela azpimarratzen du, bereziki, aurreko araua aplikatzearen ondorioz azken urteetan lortu den esperientzia kontuan hartuta.
Aldaketa nagusiak:
- Osasun-hondakinen ekoizleek ez dute eskumena duten osasun- eta ingurumen-agintariek onetsitako Osasun Hondakinak Kudeatzeko Planik eduki beharko. Osasun-hondakin arriskutsuen ekoizleek, gainerako hondakin arriskutsuen ekoizleek bezalaxe, "Komunikazio" bat egin beharko dute Hondakin eta lurzoru kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean aurreikusitako eran, ingurumen organoak EAEko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan inskriba ditzan.
- Osasun-arloko agintaritzak hondakinen zentro barneko kudeaketa kontrolatzeko eta ikuskatzeko lanak egin ahalko ditu, alderdi hauekin lotuta, batik bat: hondakinen manipulazioa, sailkapena, ontziratzea, etiketatzea, egokitzea, bilketa, biltegiratzea eta garraioa, hondakin sanitarioak ekoitzi dituzten zentro, establezimendu eta jardueren barruan. Aurreko guztia, EAEko ingurumen-organoaren berezko eskumenak deusetan galarazi gabe.
HONDAKIN MOTA | BILTEGIRATZEA EKOIZPEN-ZENTROAN |
II. e multzoa: ebaki edo zulatu egin dezaketen hondakinak eta agente bizi motelduak dituzten txertoak eta haien bialak | 6 hilabete |
II. a) multzoa: II. multzoko gainerako hondakinak, aurrekoak izan ezik | Aste bat; hilabete batera luza daiteke, baldin eta hondakinak 4 ºC azpitik edukitzen badira |
III. a) multzoa: medikamentu zitotoxikoak eta zitostatikoak, eta horiek prestatzeko erabili den material guztia eta horiekin kontaktuan egon dena | 6 hilabete |
III. b) multzoa: baztertutako medikamentuak, aurrekoak izan ezik | 1 urte |
III. c) multzoa: formoletan edo beste produktu kimiko baten dauden hondakin anatomikoak | 6 hilabete |
III. d) multzoa: beste hondakin-nahasketa batzuk | haien arriskuen arabera |
Komunikazioa
Azken aldaketako data: