Historia Klinikoa
Historia klinikoa paziente bakoitzaren asistentzia prozesuei dagozkien dokumentu guztiek osatzen dute, hauetan parte hartu duten profesionalak identifikatuta eta paziente bakoitzaren ahalik eta dokumentazio osatuena lortzeko helburuaz.
Ospitaleek Historia Klinikoaren Erabilpen Araudia landuko dute. Indarrean dagoen legeriaren arabera, dokumentu horretan bilduko dira, hainbat funtzioren erabilpenari dagozkion alderdiak erregulatzen dituzten arau eta prozedura guztiak eta exiji daitezkeen baldintza guztiak betetzen direnetan, Erabilpen Araudiaren aldeko informea emanda ezinbestekoa den egokitasun txostena igorriko da.
Aplikazio araudia
- 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa.
- 38/2012 DEKRETUA, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.
- 303/1992 Dekretua, azaroaren 3koa, Ospitaleetako Altaren xehetasunen oinarrizko gutxienezko bilduma arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ospitaleetako Alten erregistroa sortzeko dena.
Azken aldaketako data: