Osasun Saila

Heroina

Opioa prozesatuz lortzen da diazetilmorfina edo heroina. Opioa substantzia naturala da, ekialdetik datorren landare batean dagoena: lo-belarra. Nerbio-sistema zentralaren depresorea izanik, ondorio analgesikoak ditu, burua eta gorputza moteldu, eta mina baretu egiten du. Marroi-koloreko hautsa izaten da gehienetan. Eragin azkarrena duen opiazeoa da. Injektaturik, 15 - 30 segundotan burmuinean da; eta, erreta, 10 segundotan. Adikzioa sortzeko duen indarra da heroinaren arriskurik handiena; fisikoki eta psikologikoki lotzen du.

Kontsumitzeko erak

  • Injektatuta: aurretik likidotan nahasturik zainetatik hartzea da heroina kontsumitzeko modurik arriskutsuena. Oinarrizko heroina eta farmazeutikoa uretan nahasten dira, Browna azidotan.
  • Erreta: Pipan edo eskuz eginiko zigarroetan erretzen da, edo aluminiozko paper-zati baten gainean berotuta.
  • Arnastuta: Injektaturik baino arrisku gutxiago du. Hasierako eragina antzekoa da, indar handikoa, eta segituan antzematen zaio.

Ondorioak:

  • Dosia handia ez bada, poz-irrika eta analgesia eragiten du berehala, lasai-lasai eta ondo gauden irudipena, nerbio-sistema zentrala deprimitu, eta pultsua eta arnas-erritmoa motelduta.
  • Dosia ertaina/handia bada, lokartuta baina kontziente egotetik, aldizka kuluxkak egitera pasako gara.
  • Substantzia honek tolerantzia handia sortzen du eta adikzioa sortzeko ahalmen handia du.
  • Abstinentzia-sindromeagonbitoak, zorabioak, sukarra, dardarak, hotza eta beroa. Egunetan edo astetan iraun dezake, adikzio-mailaren arabera.
  • Heroina-gaindosia hilgarria da.