Haurrentzako eta nerabeentzako berariazko arreta.
Haurrentzako eta nerabeentzako berariazko arreta. (8. artikulua, eta arrazoibidea II. kapituluan [42.-43. or.])
- Jaioberria amaren ondoan egoteko eskubidea. (8.a artikulua)
- Jaiotzean zuzen identifikatua izateko eskubidea. (8.b artikulua)
- Haurraren osasun-liburuxka izateko eskubidea. Liburuxkan jasoko dira osasun-prebentzioko eta osasuna babesteko ekintza egokiak. (8.c artikulua)
- Txerto-egutegiaren arabera immunizatzeko, indarrean diren prebentzio-programetan sartzeko eta, behar izanez gero, arreta goiztiarra jasotzeko eskubidea. (8.d artikulua)
- Norberaren osasun-egoerari buruzko informazio behar bezala egokitua eta orientabide terapeutiko egokia jasotzeko eskubidea. (8.e artikulua)
- Norberaren iritzia azaltzeko eta baimena emateko eskubidea, indarra duen legerian jasotako egoerak eta inguruabarrak gertatuz gero. (8.f artikulua)
- Behar diren zainketak jasotzeko eskubidea, agintaritza judizialarengana jotzea beharrezko balitz ere. (8.g artikulua)
- Ospitaleratzea ahal den neurrian saihesteko eskubidea. Horretarako, anbulatorioek lokal egokiak izan ditzaten sustatuko da. (8.h artikulua)
- Osasun mentaleko zentroetan haur eta nerabeen berariazko beharrei erantzuteko baldintzak ezartzen joateko eskubidea. (8.i artikulua)
- Ospitalean daudenean —lehentasunez eremu pediatrikoetan—, banaka artatuak izateko, gurasoekin egoteko edo haiekin harremanetan jartzeko, eskola-heziketarekin jarraitzeko eta jolas-baliabide egokiak izateko eskubidea. (8.j artikulua)
Azken aldaketako data:
2016/04/07