Osasun Saila

GHB edo Gamma-Hidroxi-Butiratoa

GHB edo Gamma-Hidroxi-Butiratoa, nerbio-sistema zentralaren depresore bat da. “Estasi likido” ere deitzen zaio, oker deitu ere. Giza gorputzaren zelula guztietan dago berez. Kolore gabeko likido baten itxura ematen zaio (batzuetan tinduak botatzen zaizkio), usainik gabea eta gazi pixka bat duena. Batzuetan -oso gutxitan-, hauts-itxura ere izaten du. Depresorea eta haluzinogenoa da, eta oso mendekotasun psikologiko handia eragiten du.

Ondorioak:

  • Oso bizkor igotzen da, eta ondorioek 30’ eta 2 ordu artean iraun dezakete. Ondorioak erabat ezberdinak dira dosiaren arabera

  • Dosi baxua: Ondorioak alkoholaren edo lasaigarrien mozkorraldiak eragiten dituenen antzekoak dira: euforia; koordinazioa eta oreka galtzea; hitz egiteko, ibiltzeko eta pentsatzeko zailtasunak; ikusmen lausoa edo bikoitza; eta hotsak distortsionatzea.

  • Dosi ertaina: Anestesia sortu eta mina ezabatu. Gorputzaren zantzua ira erabat galduta, bidaia psikodeliko oso indartsua izango dugu, haluzinazioak eta guzti. Batzuetan “bidaia txarra” izaten da (antsietate-krisia, izua, depresioa). Arnasa gelditzeko arriskua eta heriotzaren hurbileko esperientzia bat jasateko arriskua (oxigeno-falta, zirkulazio baxua eta epilepsia).

  • Epe luzerako ondorioak: Flashbackak (ezer kontsumitu gabe ere ondorioak berriro agertzea), burmuineko kalteak, oroitzeko eta kontzentratzeko arazoak, hizkuntza-trebeziak trakestea, digestioa egiteko eta txizaegiteko arazoak, ikusteko arazoak, loa nahastea, antsietatea, paranoiak eta depresioa.