Osasun Saila

Ohiko galderak/Laguntza

Comité ético de investigación clínica

E-mIBEk eman ohi dituen azalpenei buruzko informazioa

  • Genotipo-azterlanak / Azpiazterlan farmakogenetikoak

    Ikerketa Biomedikoari buruzko 14/2007 Legeak arautzen dituen eta azterlan horiei aplikatu ahal zaizkien suposizio guztiak bete behar dira, besteak beste, biltegiratze-sistemaren berri ematea, bai eta informazioa eskuratzeko kontrolaren berri ematea ere. Non eta noiz arte biltegiratuko diren laginak. Azterlanaren emaitza nagusiei buruzko informazioa jasotzeko edo ez jasotzeko aukera aipatu behar da

  • Laginen bankuak / bilduma pribatuak

    Azaroaren 18ko 1716/2011 Errege Dekretuak finkatzen ditu ikerketa biomedikoak egiteko biobankuen baimen- eta funtzionamendu-betekizun nagusiak, giza jatorriko lagin biologikoak tratatzeko baldintzak, eta ikerketa biomedikorako Biobankuen Erregistro Nazionalaren funtzionamendua eta antolakuntza. Horren arabera, laginak bilduma edo biobanku moduan biltegira daitezke, eta Biobankuen Erregistro Nazionalean inskribatu behar dira. Arau hori 2012ko ekainaren 2an jarri zen indarrean eta, beraz, horri buruzko izapideen berri eskatzen da.

Akronimoak

Azken aldaketako data: