Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila

Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateak. Unibertsitateak

Universidades

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (leiho berri batean irekitzen da), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko bakarra izaki, gradu eta graduondoen eskaintza zabala du ezagutzaren arlo guztietan, eta alde horretatik nabarmentzekoa da zientzia esperimentaletan eta osasun-zientzietan duen eskaintza esklusiboa. Eskaintza horren xedea da kalitate aitortua duen prestakuntza ematea, unibertsitate-prestakuntzaren arloan gure gizarteak dituen beharrizanei erantzungo diena eta prestakuntza-egitura berriarekin – gradua, masterra, doktoregoa eta etengabeko prestakuntza– bateragarria izango dena. Euskal Herriko Unibertsitatea Espainiako unibertsitate-sistemako zortzi unibertsitate handienetako bat da neurriz, eta euskal unibertsitate sistemako handiena: 45.000 ikasle eta 5.000 profesional baino gehiago ditu orotara, irakasleak, ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak barne hartuz. Euskal Autonomia Erkidegoko giza kapitalaren hamarrenari baino gehiagori eskaini dio prestakuntza. Beraz, hezkuntza-eskaintza eta ikerketajarduera handiko unibertsitatea da, hainbat campus eta lurralde-esparrutan antolatua.

Deustuko Unibertsitateak (leiho berri batean irekitzen da), konfesionala izatez, ibilbide luze eta entzutetsua egin du maila handiko profesionalen prestakuntzan. Profesional horietako askok enpresa eta erakundeen arloko ekimen garrantzitsuak gidatu dituzte, hala Euskal Autonomia Erkidegoan nola espainiar estatuan. Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitate pribatu handiena da, 10.000 ikasle eta 500 irakasle baino gehiago dituelarik. Unibertsitatearen programak, tradizionalki gizarte-zientzietara eta zientzia ekonomiko eta juridikoetara emana, ikasketa teknikoetara eta ingeniaritzara zabaldu du eskaintza azken urteotan, bere jarduna Bilbo eta Donostiako campusen artean banatuz.

Mondragon Unibertsitatea (leiho berri batean irekitzen da) ere pribatua da, eta unibertsitate-irakaskuntza garatzeko berezko egitasmoa du, gertuko enpresa-sareari lotua, eta batik bat Mondragon Korporazioari, haren baitakoa izaki. Ikasketa teknikoetan, ingeniaritzetan, enpresa-zientzietan, hezkuntza zientzietan eta ikus-entzunezko komunikazioan espezializatua, titulu-mapa zabaldu du gastronomi zientzien arloko tituluak eskainiz. Lurralde-ezarpenari dagokionez, gaur egun Gipuzkoara mugatzen da bere jarduna –lau campus nagusi ditu Oñatin, Arrasaten, Eskoriatzan eta Donostian, eta ordezkaritzak Aretxabaletan, Ordizian eta Irunen– baina 2020rako ikuspegian helburu gisa jarri du Bizkaia eta Arabara hedatzea.

Unibertsitate pribatu bat euskal unibertsitate-sistemara sartu izanaren azken adibidea da Euneiz Unibertsitatea (leiho berri batean irekitzen da). “Learning by doing “, eta berrikuntzaren eta teknologia berrien aldeko konpromisoa oinarri dituen filosofia batetik, sortzen ari diren proiekzio profesional handiko sektore estrategikoei bideratutako titulazioak, bere proposamen akademiko osoan ardatz bereizle eta egituratzaile gisa, eskaintzen ditu Euneiz-ek. Horiek horrela, teknologia berrien eremuan hazkundea bultzatzera eta teknologia berri horiek ezagutzaren esparru desberdinetan, osasunari eta kirolari lotutakoetan batez ere, integratzera zuzendutako eskaintza berritzaile bat dakarte Euneiz-en ikasketa-planek. Ikuspegi horretatik, Vitoria-Gasteizko bi kirol-klub nagusienak, Saski Baskonia SAD eta Deportivo Alaves, proiektuan inplikatzea, dudarik gabe, oso balio erantsi berezia da unibertsitate horretako ikasleentzat

Legislación