Osasun Saila

Euskal autonomia erkidegoko osasun-sisteman pertsonek dauzkaten eskubide eta betebeharrak

derechos y deberes de las personas

Pertsonek osasunaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrek islatzen dituzte osasun-harremanen ardatz diren balioak.

Haien adierazpen esplizitua, modu ordenatu eta xehakatuan arau-mailarekin jasoa, botere publikoen eta herritarren arteko halako kontratu sozial bat da eremu honetan..

Gizarte demokratiko, garatu eta garden batean gai hau funtsezkoa izanik, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartua dauka aurrera egiten jarraitzeko osasunaren arlo hain funtsezko honetan pertsonen babesaren eta erantzukizunen esparru den tresna hau hobetzeko bidean.

Asmo hori betetzeko, bioetikako adituen talde bat eratzea sustatu zen; adituok sakonean berrikusi zuten gai hau, eta “Pertsonek euskal osasun-sisteman dauzkaten eskubideen eta betebeharren adierazpena” egiteko proposamena aurkeztu zuten. Bertan zehatz azaltzen dira alderdi guztien funtsa eta edukia.

Proposamen tekniko horren filosofia eta funtsezko edukia arau bihurtu ditu uztailaren 21eko >147/2015 DEKRETUAK, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sisteman pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena onartzen duenak..

Arlo honetako beste arau batzuek gutxienekoen etikari erreparatu ohi diote, eta eskubideen eta betebeharren katalogo hutsera mugatu ohi dira. Dekretu horrek, aldiz, bikaintasuna du helburu. Horregatik, arloko arauen edukia multzokatu, argitu eta eguneratu ez ezik, harantzago doa eta lehenengo aldiz jasotzen ditu osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa egokiekin zuzeneko lotura duten eskubideak, pertsona ahulek osatutako kolektiboei dagozkien eskubideak, bai eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen beharrizan berezien gaineko eskubideak eta haurtzaroari eta nerabezaroari, sexualitateari eta ugalketari, zahartzaroari eta bizitzaren amaierari dagozkienak ere.

 Araudia

Eskubide eta betebeharren oinarria

Araudiaren laburpena

Azken aldaketako data: