Etengabeko Prestakuntzaren Kreditazioa
Etengabeko Prestakuntzaren Kreditazioa
Profesio Sanitarioen Formakuntza Etengabearen Kreditazio Sistema
Formakuntza etengabeko jardueren kreditazio sistema boluntario bat da, Osasun Sistema Nazional guztirako balioduna eta osasuneko profesionalei eskaintzen zaizkien formakuntza jarduera ugarien kalitatea bermatzeko Administrazio Publikoek daukaten betebeharrari erantzuteko sortu dena.
Euskadin, organo kreditatzailea Profesio Sanitarioen Etengabeko Formakuntzako Euskal Kontseilua da.
Egiaztapen-eskabideetara sartzea
- Nork eska dezake akreditazioa?
- Araudi Erregulatzailea
- Egiaztapen-eskabideen online kudeaketa
- Ebaluatzaileentzako sarbidea
- Egiaztatzeko prozedura
- Jardueren memoriak
- Kontseiluaren informazio-buletinak
Nork eska dezake akreditazioa?
Jardueren hornitzaileek eska dezakete etengabeko prestakuntzako jardueren akreditazioa. Honako hau hartzen da erakunde hornitzailetzat: jardueraren akreditazioa eskatzen duen, prestakuntza-jarduera garatzen duen, akreditazio-ziurtagiriak egiten dituen eta, ondorio guztietarako, jarduera horren erantzule egiten den nortasun juridiko propioa duen erakundea edo pertsona fisikoa, publikoa zein pribatua izan.
Entitate hornitzailea pertsona fisikoa bada, bere konturako langile edo langile autonomo gisa alta emanda egon beharko du, eta, hori egiaztatzeko, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Entitate hornitzaile eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza soziala, irakaskuntza Estatuko zein lurraldetan egiten den kontuan hartu gabe.
Halaber, akreditazioa eskatu ahal izango da kasu honetan ere: etengabeko prestakuntzako jarduera autonomia-erkidego honetan egiten den kongresu bat denean, entitate hornitzaileak bere egoitza soziala non duen kontuan hartu gabe.
Araudi Erregulatzailea
- AGINDUA, 2024ko apirilaren 25ekoa, (PDF, 149 KB) Osasuneko sailburuarena, 2020ko azaroaren 26ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez ezarri baitzen Euskal Autonomia Erkidegoan nola egiaztatuko diren osasungintzako lanbideetan etengabe prestatzeko jarduerak.
- 319/1999 Dekretua, abuztuaren 31koa, abuztuaren 31koa, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzen duena eta prestakuntza-mota hori kreditatzeko sistema bat arautzen duena, (1999ko irailaren 24ko 184 zk-dun EHAAan argitaratua).
- 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzkoa (2003ko azaroaren 22ko BOE, 280 zk.); 2. eta 3. artikuluek osasun arloko lanbideak eta profesionalak definitzen dituzte.
- Agindua, 2020ko azaroaren 26koa, (PDF, 290 KB), Osasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintzako lanbideen etengabeko prestakuntza-jarduerak egiaztatzeko prozedura ezartzen duena (abenduaren 28ko 259 zk-dun EHAAan argitaratuta).
Egiaztapen-eskabideen online kudeaketa
Eskabideak elektronikoki bakarrik aurkeztu eta kudeatuko dira, horretarako prestatutako online aplikazioaren bidez.
Egiaztapen-eskabidea eta harekin batera doazen dokumentuak jarduera hasi baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu behar dira. Eskabidea eskatutako aurrerapenaz aurkezten ez bada, ez da izapidetzeko onartuko.
Gaur egun, mota hauetako identifikazio elektronikoak erabil daitezke :
- Herritarrak (pertsona fisikoak):
- B@kQ
- Herritarraren ziurtagiria (txartela)
- Hodeiko ziurtagiria, profesionalentzat
- Enpresak eta profesionalak:
- Entitate-ordezkariaren ziurtagiria
- Enplegatu publikoaren ziurtagiri pertsonala
- Beste ziurtagiri batzuk
Aplikazioan sartu aurretik, garrantzitsua da “1. NOLA AURKEZTU ESKABIDE BAT ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO JARDUERA BAT EGIAZTATZEKO (MP4, 189 MB) ” izeneko bideo tutoriala ikustea eta erabilera-eskuliburua (Gazteleraz) arretaz irakurtzea.
Egiaztapena lehen aldiz eskatzen duten entitate hornitzaileek entitatearen eta haren arduradunen datuak sartu beharko dituzte eskabidean, eta entitate hornitzaileen erregistroan alta emateko eskatu beharko dute. Gainera, entitateak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du eskabidearekin batera:
(Organismo publikoek eta zuzenbide publikoko korporazioek ez dute aurkeztu behar)
- Entitatearen estatutuen kopia; han, berariaz jasota egon beharko du prestakuntza entitatearen helburuetako bat dela.
- Kasuan kasuko entitate motari dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia.
- Entitatearen Identifikazio Fiskaleko Kodearen (IFK) kopia, edo norberaren konturako langilearen edo autonomoaren IFZ/AIZrena.
- Azken 5 urteetan egindako prestakuntza-jardueren zerrenda.
Egiaztatu nahi den prestakuntza-jarduera bakoitzeko hasierako eskabide bat beteko da. Jarduera beraren edizio bat baino gehiago egiten badira, data eta leku desberdinetan, urte natural berean, edizio-eskabidea aurkeztu eta jarduera nagusiari erantsiko zaio. Beraz, ez da beharrezkoa izango hasierako beste eskabide bat aurkeztea, eta aldi bakoitzean ziurtagiri bat emango da.
Hasierako beste eskabide bat aurkezteko eskatuko da urte naturala igarotakoan; era berean, gauza bera gertatuko da, alegia, beste eskabide bat aurkeztu beharko da, urte naturala igaro gabe egonda ere, ebaluazio-batzordearen ustetan, azken ebaluazioa alda dezaketen funtsezko aldaketak badaude jarduera horretan (hasierako eskabide aldatua). Funtsezko aldaketarik ez badago, prestakuntza-jarduera baten lehen ebaluazioan lortutako egiaztapenaren emaitza ondoz ondoko bi urtez gordeko da, egiaztapena ebatzi zen egunetik aurrera. Kasu horretan, bete beharreko eskabide-inprimakia ondoz ondoko eskabidearena izango litzateke.
Gehienez ere bi aldiz eskatu ahal izango da jarduera bat berriz egiaztatzeko. Kopuru hori gaindituz gero, beste egiaztapen bat lortu beharko da.
Eskabidean jasotzen den informazio guztiak bat etorri beharko du bai publizitatean eta bai parte-hartzaileei ematen zaizkien materialetan erabiltzen den informazioarekin.
Eskabidea aurkeztu ondoren, entitate hornitzaileak Osasun Saileko Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzuari jakinarazi beharko dio adierazitako datuetan gertatzen den edozein aldaketa.
Eskabidea eta prestakuntza-jarduera egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren, etengabeko prestakuntza egiaztatzeko zure eskabidearen/espedientearen jarraipena egin ahal izango duzu “ESPEDIENTEEN KONTSULTA”, moduluaren bidez, eta hortik zure eskabideari/espedienteari buruzko dokumentuak aurkeztu eta komunikazioak bidali ahal izango dituzu (ikusi“2. ETENGABEKO PRESTAKUNTZA EGIAZTATZEKO ESPEDIENTEEN JARRAIPENA (MP4, 26 MB) ” bideo tutoriala).
Gorabeherak, akatsak eta abar erregistratzeko, Erabiltzailearen Laguntza Zentrora (CAU) jo behar da, 945 016 440 telefono-zenbakira deituta.
Ebaluatzaileentzako sarbidea
Egiaztatzeko prozedura
“ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO JARDUEREN HORNITZAILEARENTZAKO GIDALIBURUA"k (PDF, 1 MB) lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntza egiaztatzeko prozedura arautzen duten jarraibide eta arauen multzoa jasotzen du. Eskabideak Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Estatuko Batzordeak ezarritako irizpideen arabera ebaluatuko dira, bi osagaiei dagokienez: osagai kuantitatiboa eta osagai kualitatiboa. Aurkeztutako eskabidea eta dokumentazioa egiaztatu eta positiboki baloratu ondoren, Kontseiluaren Idazkaritza Teknikoak, Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzako Irakaskuntza eta Garapen Profesionalaren Zerbitzuaren bidez, Ebaluazio Batzordeak aldez aurretik izendatutako kanpoko hiru pertsonari bidaliko die, beren lanbide-arloan eta etengabeko prestakuntzan adituak eta jardueraren xede-biztanleriakoak izango baitira. Ebaluatzaileak Estatuko Osasun Sistemako Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak onartutako irizpide kualitatiboen arabera baloratuko du jarduera, horietako bakoitzari balioa emango dio, eta ebaluazio kualitatiboaren orria Idazkaritza Teknikora bidaliko du adostutako epean. Etengabeko prestakuntzako jarduerak ebaluatzeko oinarrizko irizpideak honako hauek dira: 1.– Osagai kualitatiboa. Funtsean, honako irizpide hauetan oinarrituta egon behar du: Alderdi hori oso garrantzitsua da aurrerago aztertuko ditugun zenbait puntu behar bezala baloratzeko. 2.– Osagai kuantitatiboa. Osagai kuantitatiboa jardueraren iraupenean oinarrituko da eta zuzenketaren bat egingo da, oso iraupen luzeko jardueren azken kreditu kopuruan duen inpaktua haztatzeko. Beraz, proposatzen den sistema osagai kualitatibo batean oinarritzen da, lehen azaldutako itemen balorazioaren emaitza izango dena, behar bezala zuzendutako osagai kuantitatibo batez biderkatuta. Azken emaitza kreditu kopuru jakin bat da, jarduera bakoitzeko. 3.– Osagai kualitatiboa eta kuantitatiboa haztatzea. 4.– Jarduera bati kreditu kopurua esleitzea. Jarduera jakin bati esleitutako kredituak osagai kualitatiboaren eta osagai kuantitatiboaren puntuazioen biderkaketen biderkadurak izango dira. Bateko edo gehiagoko osagai kualitatiboa duten jarduerak bakarrik egiaztatuko dira. Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Prestakuntzako Batzorde Iraunkorrari dagokio, edo, bestela, eskuordetzan emanda egonez gero, Ebaluazio Batzordeari, osasungintzako lanbideen etengabeko prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko eskabideak ebaztea. Hasieran, ziurtapen-proposamena egingo da. Horren bidez, behin-behineko kreditu kopuru bat esleituko da, eta behin betiko bihurtuko da erakunde hornitzaileak, egiaztatu beharreko prestakuntza-jarduera bukatu eta 15 egun balioduneko epean, dokumentazio hau aurkezten duenean: Ebazpen horiek Estatuko Osasun Sistemako Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak ezarritako irizpide orokor, komun eta minimoen arabera emango dira, eta Estatuko Osasun Sistemaren esparru osorako balioko dute, abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera (Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortu eta hura egiaztatzeko sistema arautzen duen dekretu horrek). Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienez egongo den epea hiru hilabetekoa izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.3 artikuluaren arabera, ebazpena izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskabideari sarrera eman eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada, eskabidea baietsitzat joko da, lege beraren 24.1 artikuluaren arabera. Norberaren autonomia-erkidegoko Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen logotipoa erabili ahal izango da irakaskuntza-jarduera baten publizitatean eta ziurtagirietan soilik, betiere jarduera horren egiaztapenaren inguruko behin betiko ebazpena jaso ondoren. Publizitatea egiaztapen-eskaeraren emaitza jakin aurretik egiten bada, honako testu hau jarri ahal izango da: «Autonomia-erkidegoko Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Batzordeari eskatu zaio egiaztapena data honetan:». Kasu horretan, ez da inoiz erabiliko batzordearen logotipoa, ezta lehendik egiaztatutako jarduera baten berredizioaren akreditazioa eskatzen bada ere. Akreditazioa egiaztatzeko edo ukatzeko berariazko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritako eran eta epean. Entitate hornitzaileak betebehar hauek izango ditu: Euskal Kontseiluak egiaztatzen dituen etengabeko prestakuntzako jardueretan ikasle eta irakasle izandako osasungintzako profesionalei dagozkien diplomak eta egiaztagiriak ematea izango da jarduerak antolatu dituen erakunde antolatzailearen ardura. Diploma horietan nahitaez agertu beharko dira, batetik, emandako kreditu kopurua, bestetik, akreditazio-sistemaren logotipoa eta erakunde hornitzailearena, eta, azkenik, testu hau: «Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluak egiaztatu duen jarduera». Prestakuntza-jarduera guztiak dokumentuen auditoretzaren mende daude. Hori dela eta, entitate hornitzaileek eskatzen zaien informazio guztia aurkeztu beharko dute Idazkaritzan. Ikuskapenak in situ egin ahal izango dira, zuzeneko behaketaren bidez egiaztatzeko bat datozela eskabideari buruzko informazioa eta haren garapena. Ikuskapen hori Osasun Sailari atxikitako funtzionarioek egingo dute. Auditoretza aldekoa bada, artxibatu egingo da. Kontrakoa bada, emandako egiaztagiria kentzea eta jardueraren arduradunari idatziz ohartaraztea ekarriko du, baita erakunde hornitzaileari jakinaraztea ere. Eskatutako irizpideak behin eta berriz betetzen ez badira, ikuskatutako jarduera egiaztatzen den egunetik hasi eta urtebeteko epean, ez da onartuko jarduera beraren arduradunak zuzentzen edo antolatzen dituen jarduerak izapidetzea. Akreditazio bikoitzaren berri izanez gero (baldin eta erakunde horrek kredituak emateko gure sistema egiaztatzailearen irizpide eta tresna berak erabiltzen baditu), emandako akreditazioa automatikoki erretiratuko da, eta ez da onartuko erakunde horrek aurkeztutako akreditazio-eskabide berririk, bi aldiz egiaztatuta dagoen jarduera egiaztatu eta urtebeteko epean.Egiaztatzeko prozedura
Jardueren memoriak
Kontseiluaren informazio-buletinak
Azken aldaketako data: