Ezagun, adiskide eta familiakoei jakinarazi iezaiezu erretzeari uztea erabaki duzula, eta horretarako zein egun aukeratu duzun ere bai. Babesa eta laguntza eskatu.
Tabakoa eskaintzen dizutenean, ezetz esan.
Erraz egin dezakezun ariketa fisiko bat aukeratu. Has zaitez maiztasunez praktikatzen.
Erabakitako egunaren bezperan ez erosi zigarrorik, bota geratzen zaizkizunak. Kendu hautsontziak, metxeroak, pospoloak eta tabakoarekin zerikusia duten gauza guziak.
Begiratu berriro zein diren erretzeari uzteko dituzun arrazoiak, eta gogotan hartu aterako dituzun onurak.