Osasun Saila

Lortuko dut!

indizera joan>

 

II. Eranskina: Pisu-hartzeari kasu egin

Pisua hartzea erretzeari uzten diotenen kezka da, 3 edo 4 kilo hartzen baitira, batez beste.

Hona hemen zenbait arrazoi:

  • Apetitua handitu egiten da, eta dastamena eta usaimena berreskuratu. Jatea, beraz, gozagarriagoa da.
  • Erretzeko gogoak sortzen duen antsiaren ondorioz, maiz, gozokiak edo kaloria asko duten beste janari batzuk jäten dira.
  • Gorputzak 600 bat kaloria gutxiago gastatzen ditu birikei eta bihotzari lana kendu zaielako.

Komeni da pisuari kasu egitea. Izan ere, janariak hobeto asimilatzeaz gain, apetitua handitu egiten da eta gehiago jan ohi da.

Ondo aukeratu zer jäten duzun

  • Batik bat barazkiak, fruta freskoak, zerealak eta lekaleak jan.
  • Zeure otorduetako bakoitzean haragi giharra (abelgorriena edo hegaztiena) edo arraina sartu.
  • Janari koipetsurik ez jan, eta esnea nahiz esnekiak erdi gaingabetuak edo erabat gaingabetuak hartu.

Janariak egoki prestatu

  • Saltsak eta frijituak gutxitu. Gehienbat erreta eta egosita jan.
  • Orain arte baino gatz gutxiago erabili eta azukre gutxiago hartu.
  • Ahal baduzu, janaria ez gehiegi gozatu eta pikanterik ez erabili.

Ondo jan

  • Zure ohizko otorduetan.bakarrik, jan.
  • Ondo mamurtu eta jäten duzun bitartean beste gauzarik ez egin.
Gogoan izan paseoak eta maiztasunez
egindako ariketa zure aliatuak direla
Azken eguneratzea: 2012/02/20