Osasun Saila

Lortuko dut!

indizera joan>

 

Erre gabeko lehendabiziko egunak

Lehenengo egunotan ohitura batzuk aldatu egin beharko dituzu. Pixka bat gogaikarria bada ere, gogoan izan ez déla beti hórrela izango.

Dutxa hartuz hasi eguna. Bizigarri bikaina da.

Kaferik gabe gosaldu. Fruta edo zuku ugari hartu.
Bazkaltzeko eta afaltzeko, janari arinak eta B bitaminan aberatsak direnak hartu: barazkiak, frutak eta zerealak, esaterako. Janari astunek edo gehiegi atondutakoek ez dizute lagunduko, zeure buruaren gaineko kontrola gutxitzen baitizute.

Garbitu hortzak otorduen ostean.
Hobe duzu ez esertzea eta atsedenik ez hartzea. Ahaztu irratia eta telebista.
Orduantxe duzu gustuko duzun eta tabakoa ahaztaraziko dizun zerbait egiteko garai egokia.

Ur asko edan egunean zehar.
Nikotina zeure gorputzetik ateratzeko modurik onena da.
Ez hartu kaferik eta alkoholik: zure zigarroen "lagunak" izan dirá.

Ahal baduzu, egunero paseatu eta ariketa egin kanpoan.

Saia zaitez, batez ere, erretzen ez duten pertsonekin egoten. Aisialdian joan zaitez erretzea galarazia dagoen lekuetara.

Zeure poltsan edo patrikan gauzatxoren bat edo beste eraman, eskuei zerbaitetan jardunarazteko.

Zenbaitetan, txiklea lagungarri ¡zango zaizu, behar bada.
Eta batez ere...

Ez engainatu zeure burua!
Ez piztu lehendabiziko zigarroaü!
Azken eguneratzea: 2012/02/20