Osasun Saila

Lortuko dut!

indizera joan>

 

I. Eranskina: Erlaxatzen ikasteko

3 minutu badituzu:

  1. Amasa sakon hartu.

  2. Bete birikak airez . Barruan eutsi ahalik eta gehien. Pixkanaka bota.

  3. Ariketa hori hiru minutu bete arte errepikatu.

 

Asti gehiago duzunean (10 minutu edo gehiago):

  1. Bila ezazu inork enbarazu egingo ez dizun leku lasaia, eta jar zaitez eroso.

  2. Itxi begiak eta has zaitez lasai amasa hartzen.

  3. Airea poliki-poliki hartu sudurretik. Barruan eutsi normalean baino gehiago. Airea astiro bota, ahotik.

  4. Jar ezazu esku bat sabel gainean eta sumatu ñola igotzen den airea hartzean, eta ñola jaisten, airea botatzean. Errazago nabarituko duzu lasai egonez gero.

  5. Pentsatu erlaxatzen ari zarela, erabat erlaxatuko zarela.

  6. Goza ezazu arnasketaren erritmoa gorputz osora ñola zabaltzen den nabarituz.

  7. Jarraitu hórrela minutu batzutan. Has zaitez egoera horretatik ateratzeko prestatzen.

  8. Hankak eta besoak pixka bat mugitzen hasi.

  9. Ireki begiak eta begiratu inguruetara.

  10. Pixkanaka-pixkanaka zeure ohizko jarduerara itzuli.

 

Azken eguneratzea: 2012/02/20