Osasun Saila

Lortuko dut!

indizera joan>

 

Zeure burua entrenatu erretzeari uzteko

Gogora itzazu erretzeari uzteko dituzun arrazoiak.

Pentsa ezazu ea noiz erretzen duzun inolako zentzurik gabe, ia makina batek bezala. Saia zaitez hórrela ez erretzen.

Erretzeari behin betiko uztea erabaki arte, maiz samar aldatu erretzen duzun tabako-marka, eta batzuetan pospoloak eta beste batzuetan metxeroa erabili.

Saia zaitez zigarro batetik bestera tarte handiagoa uzten. Zigarroaren erdia besterik ez erre.

Erabaki ezazu zein egunetan utziko diozun erretzeari, eta egutegi batean jarri, inolako aitzakiagatik ere ez aldatzeko asmoa izanda. Hobe egun hori zure humorea alda dezakeen tentsio edo aldaketako garaikoa ez izatea.

Has zaitez pentsatzen zeure bizitza
egun horretatik aurrera nola antolatuko duzun.
Azken eguneratzea: 2012/02/20