Drogak eta adikzioak direla-eta
Sailka ditzagun nerbio-sisteman duten eraginaren arabera:
-
Nerbio-sistema zentralaren estimulatzaileak
Droga hauek monoaminen jarduna (dopaminarena, adibidez), eta funtzionamendu psikikoa eta organikoa bizkortu egiten dute. Bihotzaren frekuentzia, arteria-presioa eta arnasketa bizkortu, libidoa ugaritu eta gosea apaldu egiten dute. Halako droga gogorrenak (legezkoak edo legez kanpokoak): kokaina, anfetamina, speeda, efedrina eta, urrunago jada, kafeina eta tabakoa.
-
Nerbio-sistema zentralaren depresoreak
Substantziok, funtzio psikikoen eta fisikoen intentsitatea apalduz, erlaxazioa sortzen dute. Hauexek arruntenak (legezkoak eta legez kanpokoak): alkohola, opiazeoak (heroina, morfina, metadona), GHB eta farmako hipnosedatzaileak.
-
Pertzepzioa aldatzen duten drogak
Kanpoko munduari antzemateko modua aldatzen dute: azidoa (LSDa), onddoak, ketamina, inhalatzaileak, kannabisa.
-
Ondorio konbinatuak dituzten drogak
Estimulatzaileak dira, baina pertzepzioa ere aldatzen dute.