Brexit
2016ko ekainaren 23an, britainiar herritarrek Europar Batasuna uztea erabaki zuten, erreferendum baten bidez – aldeko botoen % 51,9 eta kontrako botoen %48,1 –.
2017ko martxoaren 29an, prozesua formalki hasi zen, irteera akordioa lortzeko Europar Batasuneko Itunaren 50. artikuluak ezarritako bi urteko epeari hasera emanez.
2018ko azaroan, negoziatzaileek Ateratze-akordio bat adostu zuen, modu ordenatuan ateratzea ahalbidetu behar zuten funtsezko alderdiak jorratuz: (i) herritarren eskubideak; (ii) Erresuma Batuaren eskubide eta betebehar finantzarioak, EBtik aterako den Estatu kide gisa; eta (iii) muga bat Irlandako uhartean berriz ezartzea saihesteko mekanismo bat. Hortaz gain, Ateratze-akordioak, indarrean sartzen den egunetik 2020ko abenduaren 31 arteko trantsizio-aldi bat aurrikusten zuen.
Ateratze-akordioa alderdiek berretsi behar zuten 2019ko martxoaren 29a baino lehen, baina Erresuma Batuaren barneko gertakari politikoak direla eta, bi urteko epea hainbat aldiz luzatu behar izan zen, eta ateratzeko azken egun gisa 2020ko urtarrilaren 31 finkatu zen.
Azkenik, aurreko testua berresteko zailtasunen aurrean, 2019ko urriaren 17an, Erresuma Batuak eta EBk Ateratze-akordioaren testu berri bat adostu zuten, jatorrizko Ateratze-akordioa aldatzen duena, funtsean, Irlandako uharteko mugaren baldintzei dagokienez. Erresuma Batuaren eta EBren arteko etorkizuneko harremanei buruzko beste Adierazpen Politiko bat ere onartu zuten.
Akordio hori Europar Kontseilu ez ohikoak berretsi zuenegun berean, eta Erresuma Batuko Parlamentuak, berriz, 2019ko abenduaren 20an. Bestalde, EBko Parlamentuak 2020ko urtarrilaren 29an eman zuen baimena.
Beraz, Erresuma Batuak 2020ko urtarrilaren 31n utzi zuen EB, eta une horretan hasi zen 2020ko abenduaren 31 arteko trantsizio-aldi bat.
Trantsizio-aldian zehar, EBko legeria aplikatzen jarraituko da Erresuma Batuan, eta horrek ere aduana-batasunaren eta merkatu bakarraren parte izaten jarraituko du; era berean, Erresuma Batuko bazkideek EBren 2014-2020 aldirako finantzaketa-programetan parte hartzen jarraituko dute, amaitu arte, baina ezingo dute ordea erretiratzearen ondoren onartzen diren finantza-tresnetan parte hartu. Gainera, Erresuma Batuak jada ez du boto eskubiderik izango EBko erakunde eta agentziek erabakiak hartzerakoan.
Azken batean, herritarrentzat eta enpresarentzat egoera aldaketarik gabe mantentzen da, trantsizio-aldia amaitu bitartean. Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea, herritarrak, trantsizio-aldia amaitu ondoren beren eskubideak mantentzen eta baliatzen direla bermatzeko, izapide jakin batzuk egitera behartuta daudela, eta, beraz, komenigarria dela izapide horiek lehenbailehen egitea.
Era berean, 2020ko otsailaren 1etik aurrera, etorkizuneko harremanari buruzko Akordioa lortzeko negoziazioak hasi ziren. Ia 10 hilabeteko negoziazioaren ondoren, eta trantsizio-aldia amaitu baino astebete lehenago, 2020ko abenduaren 24an akordio teknikoa itxi zen, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera merkataritza- eta politika-harremana zehazteko.
Akordio horrek EBren eta Erresuma Batuaren arteko harremanaren arlo nagusiak biltzen ditu, besteak beste, ondasun- eta zerbitzu-merkataritza, merkataritza digitala, abiazioa eta errepideko garraioa, energia eta arrantza. Baldintza-berdintasuna eta oinarrizko eskubideen errespetua bermatzen duten xedapenetan oinarritzen da.
Akordio hau berresteko prozesua hasi da. EBren aldetik, Kontseiluak Akordioaren sinadura baimendu behar du, eta Parlamentuak adostasuna eman. Erresuma Batuaren aldetik, Parlamentuak onartu behar du. Epe iragankorra amaitu baino lehen berrespen-prozedura amaitzeko denborarik egongo ez denez, Akordioa 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean behin-behinean (Europar Kontseiluak hori onartzen badu).
Jarraian, Brexit-ari buruzko informazio lagungarria:
- Herritarren eskubideak
- Ikasleentzako informazioa
- Brexit-aren eraginak enpresetan
- Prozedura
- Brexit-aren aurrean prestatzeko orientabideak
- Brexitaren jarraipen batzordea
Informazio gehigarria
Azken aldaketako data: