Lehendakaritza

Herritarren eskubideak

Trantzisio-aldian zehar eskubideak mantendu arren, Ateratze Akordioa aplikatuz, 2020.12.31an transizio-aldi hori amaitu ondoren, Erresuma Batuan geratu nahi duten euskal herritarrek eta, era berean, Euskadin geratu nahi duten britainiar herritarrek, dagozkien neurriak hartu beharko dituzte beren eskubideak bermatzeko eta egikaritzeko.

Trantsizio-aldia amaitu ondoren, Erresuma Batuan bizi, lan egin edo ikasten jarraitu nahi duten EBko herritar guztiek eta haien senideek, britainiar Barne Ministerioaren ("Home Office") prozedura berri batetik pasatu beharko dute nahitaez, hots, ‘EU Settlement Scheme’ (EUSS) izeneko prozeduratik.

https://www.gov.uk/guidance/settled-status-for-eu-citizens-and-their-families-translations.es

‘EU Settlement Scheme’ (EUSS) oinarritzat hartuta, bi estatus emango dira:

  • ‘Settled status’ edo bizileku-baimen mugagabea Erresuma Batuan 5 urtez baino gehiago etenik gabe bizitzen egon diren EBko herritarrentzat eta haien senideentzat.
  • ‘Pre-settled status’ edo bizileku-baimen mugatua, Erresuma Batuan 5 urte baino gutxiago daramatzaten EBko herritarrentzat.

EBko herritarrak EUSSaren arabera erregistratu ahal izango dira 2021eko ekainaren 30era arte. Horretarako, herritarrak 2020ko abenduaren 31 baino lehen bizi behar izan du Erresuma Batuan.

Eskari horri ez zaio inolako tasarik aplikatuko.

‘EU Settlement Scheme’ prozedura berriaren betekizunak betetzea nahitaezkoa izango da Erresuma Batuan bizi ahal izateko. Trantsizio-aldia bukatzean Erresuma Batuan legalki bizi diren EBko herritarrek euren bizileku, lan, ikasketa eta Gizarte Segurantzarako eskubideak mantenduko dituzte Brexitaren ostean.

Europako Batzordearen informazio-dokumentua, herritarren eskubideak kentzeko Akordioaren bermeei buruzkoa:

https://ec.europa.eu/commission/sites/beta-political/files/2018-11-26_qa_citizens_rights_es_1.pdf 

Espainiaren Londresko Enbaxadak Brexit Leihatila Bakarra deritzan zerbitzu espezifiko bat sortu du Erresuma Batuan bizi diren herritarrei informazio gehiago eskaintzeko, kontsulta partikularrei erantzuteko, eta Brexitaren osteko erregistro-tramiteetan laguntza pertsonalizatua emateko. Kontakturako datuak honako hauek dira:

emb.londres.brexit@maec.es y cog.edimburgo.bre@maec.es +44 (0) 207 235 5555; +44 (0) 755 100 8144; +44 (0) 744 320 6654-.

Halaber, honoko dokumentua (leiho berri batean irekitzen da) konsultatu daiteke:

Gainera, informazioa aurkitu dezakezu britainiar Gobernuaren webgunean:

https://www.gov.uk/staying-uk-eu-citizen

Euskadin bizi, lan egin edo ikasten jarraitu nahi duten britainiar herritar guztiek eta haien senideek horri dagozkion tramiteak egin beharko dituzte atzerritartasunaren alorrean eskumena duten espainiar agintaritzen aurrean.

Berton bizitzeko, lan egiteko, ikasteko eta Gizarte Segurantzarako eskubideak mantenduko dira. Trantsizio-aldia amaitu aurretik eskuratutako erregistro-ziurtagiriak – ziurtagiri berdea – eta EBko herritarren senideen txartelak baliozkoak izango dira Espainian legalki bizi direla geroago akreditatzeko. Hala eta guztiz ere, trantsizio-aldian Atzerritarren Nortasun Txartela (ANT edo TIE) eskatu ahal izango da. Bertan adierazten da, espresuki, pertsona hori Ateratze-akordioaren onuraduna dela. Indarrean dagoen erregistro-ziurtagiri bat izatea Espainian bizi den herritar gisa dituen eskubideen bermea izango da.

Euskadin bizi diren britainiar herritarrak Erresuma Batuaren Enbaxadan informatu daitezke, edo britainiar Gobernuaren webgunearen bitartez:

https://www.gov.uk/world/organisations/british-embassy-madrid.es

https://www.gov.uk/guidance/living-in-spain

Halaber, Barne Ministerioaren webgunean ere informazioa aurkitu daiteke:

http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/brexit

Azkenik, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera Erresuma Batuaren eta EBren artean bidaiatzen duten pertsonek, edo alderantziz, kontuan hartu beharko dituzte mugetako kontroletan izandako aldaketak eta bisatuen arloko baldintzak, besteak beste.

Batzordeak gai horiei buruzko informazioa eman du 2020.07.09an hartutako prestaketei buruzko informazio-komunikazioan. Era berean, Erresuma Batuak data horretatik aurrera bete beharreko izapideen eta baldintzen berri eman du.

Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko Merkataritzari eta Lankidetzari buruzko Akordioak, 2020ko abenduaren 24an lortutakoak, Gizarte Segurantza koordinatzeko hainbat neurri jasotzen ditu, 2021.01.01aren ondoren Erresuma Batuan denboraldi batez geratzen diren EBko herritarren eskubideak babesteko – lan egiten edo aldi baterako lekualdatzen direnak –, eta Erresuma Batuko herritarren eskubideak babesteko, EBra aldi baterako lekualdatzen direnenak. Prestazio ugari estaltzen dira, zahartzaroko eta biziraupeneko pentsioak, osasun-laguntzako aurre-erretiroko prestazioak (adibidez, Europako osasun-txartela), seme-alaba baten jaiotzarekin edo lan-istripuekin lotutako amatasun/aitatasun prestazioak barne.

Osasun-arreta ere Akordioaren eremuan sartuta dago, eta gaur egungo xedapenak, printzipioz, aplikatzen jarraituko dira. Adibidez, Erresuma Batuan aldi baterako dagoen EBko pertsona batek – turista batek, ikasle batek edo enpresaburu batek – Europako Osasun Txartelean oinarritutako beharrezko osasun-arreta (larrialdikoa, adibidez) jasotzen jarraituko du. Hala ere, egonaldi luzeagoetarako, immigrazioari buruzko legeria nazionalak betekizun gehigarriak ezar ditzake.

Informazio gehiago "Bidaiak eta turismoa" atalean eta Europako Batzordeak argitaratutako galdera eta erantzunen dokumentuan (PDF) (leiho berri batean irekitzen da), Merkataritza eta Lankidetzari buruzko Akordioari buruzkoa.

Azkenik, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak ohiko galderen (leiho berri batean irekitzen da)dokumentu bat eta informazio-liburuxka (leiho berri batean irekitzen da)bat argitaratu ditu Erresuma Batura bidaiatu nahi duten EBko herritar egoiliar eta ez-egoiliarrentzat.

 

Azken aldaketako data: