Osasun Saila

Bizimodu berria hasi: Tabakorik gabeko haurdunaldia

indizera joan>

 

Zuk zergatik erretzen duzu?

Segur aski, neska gazterik gehienak hasten diren bezala hasi zinen zu ere erretzen:
erretzen eta handi izaten jolastearren,
probatzearren, zure lagunek bezala jokatzearren
edo, beharbada, zure gertueneko senideen modukoa izatearren.

Baina hori pasatu da.

Orain inportanteena da jakitea ea zergatik erretzen duzun gaur egun. Ahalegindu hori jakiten:

  • estresa kontrolatzearren.
  • lanez gainezka ibilita, arnasa pixka edo atsedentxo bat hartzearren.
  • amorru, frustrazio, aspermen edo bakardade-une bati aurre egitearren.
  • gustatzen zaidalako.
  • ezin dudalako egon erre gabe.
  • nire lagunek ere erre egiten dutelako.
  • pisu egokia mantentzen laguntzen didalako.
  • jarduera batzuei amaiera emateko ederra delako (bazkal ondoan, kafe ondoan...).
  • ________________________________________-lako
    (jarraitu azaltzen erretzeko duzun ohituraren beste arrazoiren bat).
Azken eguneratzea: 2012/02/22