Osasun Saila

Bizimodu berria hasi: Tabakorik gabeko haurdunaldia

indizera joan>

 

Neskato, mutiko eta tabakismo pasiboari buruzko zenbait zehaztasun

Zer da tabakismo pasiboa?
Erretzaileak tabako-kea arnastuz sartzen du bere birikie- tan. Tabakismo "aktiboa" dugu hori. Baina harén ondoan daudenak ere tabako-kearen eraginpean daude, zeren, zigarroa kontsumitzen den tokiko airea, edota erretzaileak botatzen duen airea arnasten dute. Tabakismo "pasiboa" dugu hori. Ke horrek 4.000 produktu kimiko baino gehiago ditu. Eta beraietariko gutxienez 40k minbizia sor dezakete, beste gaixotasun batzuez gainera.

Zer gertatzen da jendeak ñire ondoan erretzen badu, ni haurdun nagoela?
Zu zeuk erreko bazenu bezalako zerbait gertatzen da. Horregatik, garrantzitsua da etxean zurekin bizi direnek ez erretzea, ez haurdun zaudela, ezta gero ere. Aita edota ama erretzailearen haurrak, adibidez, ez-erretzailearenaren aukera bikoitza du pisu txikiagoarekin jaiotzeko.

Tabakismo pasiboak kalte egiten al die haurtxoei eta neskato-mutikoei?
Jakina. Eta beraientzat bereziki arriskutsua da, gainera, euren birikak oraindik garatzen ari direlako. Pertsona erretzaileekin bizi diren haurtxoek ez-erretzaileekin bizi direnen aukera bikoitza dute arnas arazoak (bronkitisa eta asma) izateko. Probabilítate handiagoa dute, baita ere, katarroak, belarriko arazoak eta eztarriko gaixotasunak izateko.

Badago tabakoak dakarren beste ondoriorik haurrentzat?
Neskato-mutikoek kopiatu egiten dituzte pertsona nagusien portaerak. Euren aita edota ama, euren senideak, etab... erretzen ikusten badituzte, segur aski, jokabide berbera egin nahi ¡zango dute eta, azkenean, ohiko erretzaile bihurtuko dirá eurak ere.

Ñola eskatuko diet ñire senideei ez erretzeko nirekin daudenean, ni haurdun nagoela, urteak eta urteak badaramatzate erretzen?
Ez izan lotsarik hori eskatzeko. Ahalegindu zaitez. Dena déla, baten batek zigarro bat erre nahi badu, proposa iezaiozu balkoira edo terrazara joatea erretzera.

Azken eguneratzea: 2012/02/24