Osasun Saila

Bizimodu berria hasi: Tabakorik gabeko haurdunaldia

indizera joan>

 

Nola utzi erretzeari

Ez dago metodorik guztientzat balioko duenik. Batzuek profesionalengana jotzen dute erretzeari uzteko, beste batzuek, ostera, euren kabuz lortzen dute.

Edozein modutan ere,

  • erretzeari uzteak esan gura du aspaldian hartutako ohiturarekin, beharbada, eten egin beharko déla. Kosta egiten da, baina posible da.
  • erretzeari uzteak fase batzuetatik igarotzea esan nahi du: ondo pentsatu behar da, ñola utz dakiokeen enteratu, erabaki, martxan jarri, eta, azkenik, hartutako erabakiari gogor eutsi. Erretzeari benetan utzi nahi badiozu, lortuko duzu.
  • senideen eta lagunen laguntza funtsezkoa da. Seguru asko ezagutuko duzu baten bat erretzeari utzi diona, edo uzteko ahaleginak egiten ari dena. Jarri zaitez kontaktuan horiekin.
  • erretzeari utziko diozun eguna aukeratu.
  • eutsi zure erabakiari.
Utzi egingo diozu erretzeari,
bai horixe!!!
Azken eguneratzea: 2012/02/23