Osasun Saila

Bizimodu berria hasi: Tabakorik gabeko haurdunaldia

indizera joan>

 

Andrazkoak, tabakoa eta ugalketa

Tabako-kea birikako minbiziaren sortzaile nagusietariko bat da, eta birika-enfisemarena eta gaixotasun kardiobaskularrena.
Gaixotasun guzti horiek oso larriak dira.

Tabako-kea da eguneroko hainbat arazo eta akatsen arrazoi nagusia: erretzailearen eztularena, bronkitisarena...

Gainera, tabakoak beste ondorio negatibo batzuk ere badakartza haurdunentzat eta euren haurrentzat.

Datu batzuk

  • Haurtxoek, jaio aurretik, oxigeno eta janari asko behar dute, eta hori guztia amaren odol bidez ematen zaie. Tabako-kearen produktu toxikoek egiten dute amaren odolak oxigeno gutxiago ekartzea. Ama erretzaileen haurrek janari eta oxigeno gutxiago hartzen dute, eta pisu gutxiagorekin eta, sarritan, garaia baino lehen jaiotzen dira.
  • Haurdunaldian erretzen duten andrazkoek, erditzeko orduan, ez-erretzaileek baino arazo gehiago izaten dute. Haien haurtxoak txikiagoak izateak, amak erretzaileak direlako, ez die laguntzen euren erditzean.
  • Haurren ustekabeko heriotzaren arrazoia zehatz-mehatz jakin ez arren, oraintsuko estudioek diotenez tabako-kea da, antza, arrisku-faktorerik garrantzitsuenetariko bat.
  • Zigarro "ligth"ak erretzeak ez du arazoa konpontzen. Izan ere, holako zigarroak erretzen dituztenek gehiago erretzen dute eta sakonago irensten dute kea.
  • Zigarro elektronikoak erretzea ere ez da konponbidea, izan ere, mendekotasun psikologiko eta soziala luzarazi baitezakete.
  • Inoiz ere ez da berandu erretzeari uzteko. Nahiz eta hobe izan uztea haurdun gelditu baino lehen, haurdunaldiko edozein momentutan uzteak ere bizitza hobeagoa hasten lagunduko dizu zuri eta zure haurrari.
  • erretzaileek menopausiara ez-erretzaileek baino lehenago heltzeko joera dute. Menopausia goiztiarrak esan nahi du probabilitate handiago dagoela osteoporosia izateko (hezur ahulagoak eta hauskorragoak, erraz-erraz apur daitezkeenetarikoak, izateko).
  • Erretzeak eta antisorgailuak hartzeak gehitu egiten dute gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua. Urteekin arriskua gehitu egiten da.
Azken eguneratzea: 2012/02/22