Osasun Saila

Bizimodu berria hasi: Tabakorik gabeko haurdunaldia

indizera joan>

 

Une egokia, aldatzeko

Gorputz osasuntsua izatea, berarekin gustura sentitzea eta, hori lortzeko, norberaren burua zaintzea garrantzitsua izaten da beti, batez ere, haurdun zaudenean.

Andrazko askok, haurdunaldia planifikatzen dutenean edo haurdun gelditzen direnean, aldaketa batzuk egitea erabakitzen dute beren osasun-egoera hobetzeko. Erretzeari uztea funtsezko aldaketa da. Oraintxe duzu une egoki-egokia hori lortzeko.

Erretzeari uztetik datozen onurek bizitza osoan irauten dute, eta eurei esker, itxaroten duzun haurtxo horrek bere bizitza osasun-egoerarik onenean hasiko du.

Ez da erraza tabakoari uztea. Erretzea adikzioa da.
Eguneroko ohituren eta jokaeren zati bat da.
Behin betiko tabakoari uzteko, onbentzituta egon behar duzu; tabakotik alde egiteko dituzun arrazoiei eutsi behar diezu gogor-gogor.

Oraintxe izan dezakezu uzteko une apropos-aproposa.
Imajina ezazu zeure burua erre gabe. Konbentzitu zaitez merezi duela. Oraintxe duzu unea etapa berriari ekiteko.

Azken eguneratzea: 2012/02/22