Bizimodu berria hasi: Tabakorik gabeko haurdunaldia
Aldatu egingo naiz erretzeari uzten badiot?
Erretzeari uzteak aldaketak egitea dakar zure eguneroko bizitzan. Ikus ditzagun erretzeari uzten diotenek izaten dituzten zalantzak eta galderak.
- Estu eta larri nago. Ez ote da, bada, desegokia ¡zango estres gehiago gaineratzea, erretzeari utzi behar diodala- eta, noiz eta haurdun nagoen honetan?
Ez. Erretzeak lasaitu egiten duela ematen du askotan, baina, egia esan, estres gehiago sartzen dio gorputzari; hórrela da. Bihotzeko erritmoa azeleratu egiten du, eta presio arteriala handiagotu. Erretzeari uzten badiozu, zure haurdunaldia eta erditzea ez dirá horren estresatzaileak ¡zango. - Beldur naiz. Beste batzuetan ahaleginak egin arren ezin izan dut.
Euskadiko Osasun-lnkestan, 260.000 lagunek baino gehiagok esan zuen utzi diotela erretzeari. Posible da, beraz. Askok lortzen dute, ez lehenengoan, bai, ostera, saio batzuen bueltan. Saiakera bakoitzak hurbildu egiten du azken arrakasta. Zure bizitzako une hau izan daiteke aproposa hori lortzeko. Beste batzuetan baino arrazoi gehiago dituzu uzteko. Ez ezazu alperrik gal aukera hori. - Egia ote da pisu gehiago irabazten déla? Ez erretzea batetik, eta haurdun egotea bestetik, ederto paratuko naiz, bada!
Erretzeari uzterakoan, pertsonarik gehienek kilo batzuk hartzen dituzte euren ohiko pisuaren gainetik. Baina, hobea da zure osasunerako eta zure haurrarentzako pisu gehiago hartzeko posibilítate hori, erretzen jarraitzea baino. - Ñire familiakoek eta ñire lagunek erre egiten dute
Oso garrantzitsua da zurekin bizi edo sarri egoten direnek zuri laguntzea erretzeari uzteko duzun asmo horretan. Onena litzateke eurek ere ahalegintzea, erretzeari uzteko zurekin batera. Edozein modutan ere, eskatu euren laguntza, ahal badute ez erretzeko esanez elkarrekin zaudetenetan. Tabakorik gabeko etxeak giro osasuntsuagoa izaten du, hasteko, zure haurrarentzat. Zalantzarik gabe, zure familiakorik hurkoenek lagundu egingo dizute, neketsu egiten bazaie ere.
Azken eguneratzea:
2012/02/23