Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dokumentuak

bikainaplikazioa

ARTXIBOA OHARRAK TAMAINA
Lanerako Agiriak
Bikain kronograma 2024 (leiho berri batean irekitzen da) Dokumentu honetan azaltzen dira Bikain ebaluazio-prozesuaren fase eta data guztiak, ebaluazioa eskatu nahi duten erakundeentzako eta ebaluatzaile arituko direnentzako. (PDF, 489.58 KB)

Aurretxostena 2024.docx  (leiho berri batean irekitzen da)

(ohiko ebaluazio prozesurako)

Hau da entitate pribatu batek Bikaineko ohiko ebaluazio prozesuen ebaluazioaren bidez Bikain-Euskararen kalitate-ziurtagiria eskuratzeko prestatu behar duen dokumentua. Bi atal ditu: Erakundearen aurkezpena (egitura, jarduera... ), eta erakundean euskararen erabilera eta kudeaketaren egoeraren berri ematen duen atala. Dokumentu hau oso garrantzitsua da, ebaluazio taldeak bisita aurretik irakurri, eta erakundea ondo ulertzeko balio behar duelako. Beraz, ondo bete behar da, informazio guztiarekin. Oharra: Aurretxostena eskuragarri jartzen dugu, edozein erakundek prestatu beharreko dokumentua zein den ikusteko, eta nahi izanez gero, prestatzen hasteko. Hala ere, gogoratu lehen-lehenik kanpo-ebaluazioa jasotzeko eskaria onartua izan delako ziurtasuna behar dela, eta onartua izanez gero, autodiagnostikoa (aurretxostenaren 2. partea) web aplikaziotik beteko dela. (DOCX, 117.11 KB)

Aurkezpen dokumentua  (leiho berri batean irekitzen da)

(oinarrizkoa eskuratzeko ebaluazio sinplifikaturako)

Hau da entitate pribatu batek oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatuan osatu behar duen dokumentua. Dokumentu hau oso garrantzitsua da, ebaluazio taldeak bisita aurretik irakurri, eta erakundea ondo ulertzeko balio behar duelako. Beraz, ondo bete behar da, informazio guztiarekin. Behin osatu eta gero, aurkezpen dokumentua Bikain aplikazioan kargatu behar da. (DOCX, 146.69 KB)

Aurkezpen dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)

(goi-mailakoa berritzeko prozesurako)

Hau da entitate pribatu batek goi-mailako ziurtagiria berritzeko  prozesu sinplifikatuan osatu behar duen dokumentua. Dokumentu hau oso garrantzitsua da, ebaluazio taldeak bisita aurretik irakurri, eta erakundea ondo ulertzeko balio behar duelako. Beraz, ondo bete behar da, informazio guztiarekin. Behin osatu eta gero, aurkezpen dokumentua Bikain aplikazioan kargatu behar da. (DOCX, 139.49 KB)
Agiri Administratiboak
Bikain Dekretua (leiho berri batean irekitzen da) 97/2023 DEKRETUA, ekainaren 27koa, erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena (PDF, 187.63 KB)
Bikain ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpena, EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko prozesuak garatzen dituena.