Osasun Saila

Bainu osasungarria hartzeko aholkuak igerilekuetan

itzuli>

Igerilekuak, bai publikoak eta bai auzo-elkarteetakoak erabiltzaileez betetzen dira eguraldi onaren etorrerarekin. Erabilpen horretan arretazko neurri batzuk hartu beharra dago osasunaren babeserako.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uraren kalitatearen, bere tratamenduaren eta instalazioen mantenimenduaren kontrol sanitarioa egiten du. Batzuetan, uraren tratamenduak eragozpen arin bar sor dezake begietan eta belarrietan. Begiak narritatzen bazaizkigu betaurrekoak erabili behar ditugu, eta baldin narritadura belarrietan bada, medikuari kontsultatzea da seguruena.

Kontuz ibili behar da digestioarekin; dutxa hartu behar da bainatu aurretik eta ondoren; txanoa erabili behar da eta txankletan, onddoak ez harrapatzeko. Txanoa, txankletak eta xukadera erabilera pertsonaleko objektuak dira eta "ez" dira inorenekin trukatu behar.

Komunak erabili behar dituzte bai helduek eta bai haurrek, igerilekuko ura ahalik eta garbien mantentzeko. Gogoan eduki higienea osasuna dela eta osasuna denoi dagokigula.

Gomendioak:

  • Alda zaitez bertara heltzean. Bainurako diren guneetan ez zaitez kaleko arropekin edo oinetakoekin egon.
  • Erabili txankletak. Igerilekuko edo aldageletako zorua ikutuz gero, birusek eta onddoek eragindako larruazaleko alterazioak sor daitezke. Larruazala, urak bigunduta, sentikorragoa izan daiteke eta, oinetakoen babesik ez badago, lesioak pairatzeko arriskua handiagoa da.
  • Dutxa zaitezbainua hartu baino lehen eta hartu ondoren. Erabili txanoa. Gerta litezkeen konjuntibitisak saihesteko, bainua hartzen denean betaurrekoak erabiltzea komenigarria izan daiteke.
  • Neska-mutikoei txikitatik komunak erabiltzenerakutsi eta ohitu. Horrela, igerilekuetako ura garbiago mantenduko da.
  • Erabili beti zure eskuoihala. Bakoitzak berea erabili behar du. Erabilera pertsonaleko objektuak trukatuz, besteak beste, onddoen eta bakterioen transmisioa errazten da.
  • Saihestu eguzkitan denbora luzez egotea eta zure larruazal-motarentzako egokia den eguzkitako krema erabili. Neska-mutikoekin aholku hau muturreraino eraman.
  • Erabili, bainua hartzeko lekuen aldameneko guneak erabili, edo jateko eta edateko baimendutakoak. Ez bota janari-hondarrik, latarik, hondakinik eta zigarro-mutxikinik. Paperontzi edo edukiontzi egokia erabili. Horrela, toki horiek garbiago egongo dira.
Azken aldaketako data: 2017/02/15