Osasun Saila

Bainu osasungarria artzeko aholkuak hondartzetan eta zingiretan

itzuli>

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila arduratzen da gure Erkidegoko bainu lekuen zainketa sanitarioa egiteaz; horri esker, une oro eduki dezakegu hondartza eta zingiren kalitate egoeraren informazioa, eta zein gune edo egoeretan aurki genezakeen arriskuren bat.

Hondartza eta zingira bakoitzean bainatzeko uraren kalitateari buruz ezartzen diren argibideak errespetatu beharra dago, bainu librea, arretaz edo bainatzeko ez egokia azalpenak aintzat hartuz, eta beste horrenbeste ikurrinen koloreei dagokienez.

Hondartzak eta zingirak jolasteko, ondo pasatzeko edo atseden hartzeko lekuak dira. Baldintza higieniko-sanitario egokiak eduki behar dituzte, erabili eta haietaz osasunez gozatu ahal izateko, hala nola: horrelako inguru batean paseatzea, bainatzea eta igeri egitea, zeren gure osasunarentzat jarduera onuragarriak baitira.

Aisia-gune horiek ez hondatzeko, nahitaezkoa da bertara joaten diren pertsonen laguntza.

Gomendioak:

  • Errespetatu seinaleztapenak (banderak) eta hondartza zaintzen dutenen aholkuak. Gogoratu hor daudela gure segurtasunaren ardura dutelako.
  • Hondartza batzuetan gomendagarria izan daiteke txankletak erabiltzea, bainua hartzen denean ere, ebakiak edo ziztadak saihesteko.
  • Ez konpartitu eskuoihalik edo erabilera pertsonaleko bestelako objekturik.
  • Hartu eguzkia pixkanaka-pixkanaka eta larruazal-motaren araberako babesa duen eguzkitako krema jar ezazu. Denbora gehiegi eguzkitan egonez gero, erredura larriak gerta daitezke.
  • Neska-mutikoekin kontu handiz ibili: haien burua estali, eguzkitako krema ugari eman eta ur asko edanarazi deshidrataziorik gerta ez dadin.
  • Erabili dutxa bainua hartu ondoren. Zure larruazala fresko-fresko geratuko da eta bertan itsatsita gera zitezkeen hondakinak kendu egingo dituzu.
  • Ez bota janari-hondarrik, latarik, hondakinik eta zigarro-mutxikinik. Erabili paperontzi edo edukiontzi egokia. Alde egiterakoan, hondartza aurkitu nahiko zenukeen moduan utzi. Horrela jokatzen badugu, paisaia ez dugu hondatuko eta gune horiek garbi egongo dira.
Azken aldaketako data: 2017/02/15