Azpiegitura eta ikerketa-taldeak. Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun zentroak (BERC Programa)
Aginduaren xedea da 2014-2017 aldirako diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko (BERC Programa).
Laguntza-deialdi honek diruz lagunduko du erakunde onuradunek 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldietan egiten dituzten jarduera ez-ekonomikoen kostu osoaren portzentaje bat. Jarduera horiek bat etorriko dira diru-laguntzaren helburuekin, eta jarduera ez-ekonomikotzat joko dira Europako Batzordeak 2006/C 323/01 zuzentarauan (ikerketa, garapen eta berrikuntzako estatuen laguntzen gainekoan) ezartzen dituenak erkidegoko esparrurako.
Diru-laguntzaren helburutik kanpo gelditzen da jarduera ekonomikoa. Jarduera ekonomikotzat jotzen dira hala industriarekin kontratupean burututako ikerketa, nola ikerketa-azpiegituren alokairua eta Europako Batzordearen arauetan —aurreko paragrafoetan jasotakoetan— exijitu eta jasotako baldintzei erantzuten ez dieten beste jarduera ekonomiko batzuk.
- Agindua, 2021eko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa).
- Ebazpena, zeinaren bidez ematen baitira dirulaguntzak. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa
Errekurtsoa aurkezteko epea: 2022/02/04-2022/03/03
- Ebazpena, zeinaren bidez ematen baitira dirulaguntzak. IKUSI: Iragarki-taula / Dokumentazioa
- Agindua, 2017ko irailaren 12koa. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa)