Akordioa: osagai aktiboaren araberako preskripzioa (DOE)
1/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, uztailaren 24koa, sendagaien eta osasun-produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoaren legearen testu bategina onartzen duenak, araubide juridikoa sustatzen du medikamentu generikoen, ordezkapenen eta erreferentziako prezioen gainean, eta era berean, bultzada berezi bat ematen dio osagai aktiboaren araberako preskripzioari, sistema sanitario publikoaren kargura egiten den gastu farmazeutikoan aurrezteko neurriak ezartzeko premiaren testuinguruan, baina hori guztia herritarrei ematen zaien atentzio sanitarioaren kalitatea batere murriztu gabe.
Printzipio aktiboaren araberako preskripzioa eta generikoen dispentsatzea Euskadiko sistema sanitarioaren bi ardatz funtsezko dira Sistema Sanitario Publikoan aurrezpen politikak sustatu ahal izateko, eta Farmazia Hitzarmena izenpetzen duten alderdiek (Osasun Saila, Farmazialarien Elkargo Ofizialak eta Farmazialarien Elkarte Enpresarialak) hartua dute berau sustatzeko eta garatzeko erabakia.
Azken aldaketako data: