Osasun Saila

Agindutako tratamendu medikuei atxikidura errazteko laguntzak (2019ko deialdia)

AGINDUA, 2019ko martxoaren 6koa(leiho berri batean irekitzen da), Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2018ko eta 2019ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

IZAPIDETZE ERRAZTUA

Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak. Horretarako, pertsona interesdunak eskaera erraztua aurkeztu behar du.

Bi aukera daude eskaera erraztua egiteko:

1.- Zuzeneko tramitazioa (paperezkoa): Eskabide-eredua (PDF, 385 KB) (leiho berri batean irekitzen da)  bete beharko dute. Eskabide horretan, Administrazioari baimena emango zaio eskatzaileak adierazten duen kontuan ordainketa egiteko. Eskabidea Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu (eta aurkeztu) ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan.

2.- Tramitazio telematikoa: Interesdunek prozedura honen izapide guztiak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; horretarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira.

 

Izapidearen sarbidea

IZAPIDETZE OHIKOA

Izapidetze errazturik egiterik ez badago, ohiko izapidetzearen bidez kudeatuko dira deialdi honetan araututako laguntzak, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Honako egoera hauetan ezin da izapidetze errazturik egin:

  • a) Diru-laguntz8aren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada.
  • b) Izapidetu beharreko eskabideak agindu honetako hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren pertsonei buruzkoak badira (klase pasiboak bakarrik: MUFACE, ISFAS eta MUGEJUkoak).

Horretarako, pertsona interesdunak eskaera ohikoa aurkeztu behar du.

Bi aukera daude izapidetze ohikoa egiteko:

1.- Zuzeneko tramitazioa (paperezkoa): Eskabide-eredua (PDF, 387 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bete beharko dute. Eredu horri honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) Tratamendu aktiboaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.

b) Erositako produktuak ordaindu izanaren egiaztagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, elektronikoki izapidetu ez diren edo Estatuko Osasun Sistemako langileek agindutako diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez.

c) Klase pasibo-izaera egiaztatzen duen dokumentazioa, EAEko udalerriren batean erroldatuta dagoen ziurtagiria, eta 2017 eta 2018ko ekitaldietan likidatutako PFEZren aitorpenaren kopia (Klase pasiboak bakarrik, MUFACE, ISFAS eta MUGEJUkoak).

2.- Tramitazio telematikoa: Interesdunek prozedura honen izapide guztiak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; horretarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira.

 

Izapidearen sarbidea

EBAZPENAK

2021eko irailaren 20an, bidalketa:

2021eko urtarrilaren 18an, bidalketa:

2020ko uztailaren 21ean, bidalketa:

2020ko maiatzaren 27an, bidalketa:

2019ko azaroaren 26an, bidalketa:

2019ko uztailaren 19an, bidalketa:

2021eko urtarrilaren 18 an, bidalketa:

2020ko maiatzaren 27an, bidalketa:

2019ko azaroaren 26an, bidalketa:

2019ko uztailaren 19an, bidalketa:

2021eko irailaren 20an, bidalketa:

2021eko urtarrilaren 18an, bidalketa:

2020ko uztailaren 21ean, bidalketa:

2020ko maiatzaren 27an, bidalketa:

2021eko irailaren 20an, bidalketa:

2021eko urtarrilaren 18an, bidalketa:

2020ko uztailaren 21ean, bidalketa:

2020ko maiatzaren 27an, bidalketa:

Azken aldaketako data: