Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea
Gardentasuna kontrolatzeko berariazko organoa da eta, bereziki, hautazko izaeraz eta administrazioarekiko auzien ordenara iritsi aurretik, herritarrek informazio publikoa eskuratzearen arloan jardun-eremu bateko administrazio publikoek ukatzeko emandako berariazko nahiz ustezko ebazpen ororen aurrean jartzen diren erreklamazioak aztertzeko.
Gardentasun ataria
Abenduaren 9ko 19/2013 Legearen (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa) 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Informazio Publikoa Eskuratzeko Euskal Batzordeak aldian-aldian eta modu eguneratuan argitaratzen ditu zure jardueraren —jardun publikoaren funtzionamenduari eta kontrolari lotuta dago— gardentasuna bermatzeko garrantzitsua den informazioa.
Informazio horri 19/2013 Legearen 15. artikuluan jasotako mugak aplikatzen zaizkio, baita izaera pertsonaleko datuen babesetik eratorritakoak ere. Horren arabera, informazioak bereziki babestutako datuak biltzen baldin baditu, horiek disoziatu egiten dira informazioa argitaratu aurretik.
Kide anitzeko organo independentea da. Hiru kidek osatu dute: batzordeburuak, zeina Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren titularra baita; eta bi kidek, zeinek, autonomia-erkidegoko administrazio orokorreko karrerako funtzionarioak baitira, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak izendatu baititu, deialdi publikoa egin ondoren.
Aurkaratzen den egintza jakinarazten den edo administrazio-isiltasunaren ondorioak hasten diren egunaren hurrengo egunetik hilabeteko epea egongo da erreklamazioa jartzeko. Isiltasunagatik ezestutako informaziora iristeko eskaera batek ez du eperik izango erreklamazioa aurkezteko.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da. Epe hori pasatzen denean, ezetsitzat joko da erreklamazioa.
Harremanetarako datuak
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen kideak:
- Lehendakaria: Miren Martiarena Barcaiztegui
- Batzordekidea: Ana Isabel García Maté
- Batzordekidea: Aitor Arano Echevarria
Helbidea
Telefonoa/k
- 945011790
Posta elektronikoa/k
Web atariak
Informazio publikora sartzeko eskubidea erabili nahi baduzu, sar zaitez prozedurara eta nola erabil dezakezun azalduko dizugu.
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako erreklamazioa sartu nahi baduzu prozedura hau erabil dezakezu.
Araudia
- Gardentasunari, informazio publikora iristeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea
- 128/2016 Dekretua, 2016ko irailaren 13koa, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzkoa
- Agindua, 2016ko urriaren 6koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera jakinarazten duena.
- Agindua, 2017ko azaroaren 15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko bokalak izendatzen eta kargutik kentzen baititu.
- Agindua, 2021eko uztailaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.
- AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.
- AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.HUTS-ZUZENKETA (PDF, 96 KB)
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoaren kontratuei buruzkoa, eta Europear Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak, Espainiar ordenamendu juridikora bihurtzen dituena.
- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
- Europear Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 26koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta beraien zirkulazio askeari dagokiona eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datu Babesaren Erregelamendu Orokorra).
- AGINDUA, 2024ko urriaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kargutik kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena
Organo eskudunen interpretazio-gomendiak eta irizpideak
Jarduera
- Komisioak diktatutako ebazpenak: Ebazpenen bilatzailea
- IPSEBeko jarduera 2021eko ekitaldian.pdf (PDF, 530 KB)
- IPSEBeko jarduera 2022ko ekitaldian (PDF, 428 KB)
- IPSEBeko jarduera 2023ko ekitaldian (PDF, 216 KB)
- Erreklamazioen estatistikak (PDF, 184 KB)
- Informazio Publikora sartzeko eskubidearen erreklamazioak
- Komisioaren aktak:
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen epaiak:
- Prozedura arruntaren epaia 667/2018 - 2018/000061 espedientea (PDF, 141 KB)
- Prozedura arruntaren epaia 75/2019 - 2018/000098 espedientea (PDF, 163 KB)
- Prozedura arruntaren epaia 70/2019 - 2018/000136 espedientea (PDF, 165 KB)
- Prozedura arruntaren epaia 134/2019 - 2018/000123 espedientea (PDF, 304 KB)
- Prozedura arruntaren epaia 260/2019 - 2018/000176 espedientea (PDF, 179 KB)
- Prozedura arruntaren epaia 469/2020 - 2019/000276 espedientea (PDF, 2 MB)
- Prozedura arruntaren epaia 874/2021 - 2021/000338 espedientea (PDF, 446 KB)
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian
Batzordeak ez du berariazko aurrekonturik, Eusko Jaurlaritzaren lokalak eta ekipamenduak erabiltzen ditu.
Informazio Publikoa Eskuratzeko Euskal Batzordeko -Gobernu Kontseiluaren 2018ko otsailaren 20ko erabaki bidez onetsitakoa- kideei ordaindu beharreko konpentsazio ekonomikoak dakartzan gastuak bakarrik sortzen ditu.
- Batzordeburuak ez du konpentsazio ekonomikorik jasotzen.
- EAEko administrazioko kargu publikoen zerga-oinarrien balioaren aitorpena (2017) (Data: 2019/04/08) (Excel, 42 kb) - Batzordeburuaren aitorpena: 61.447,58 euro.
- EAEko administrazioko kargu publikoen zerga-oinarrien balioaren aitorpena (2018) (Data 2020/09/04) (XLSX, 37 KB) - Batzordeburuaren aitorpena: 61.362,14 euro.
- EAEko administrazioko kargu publikoen zerga-ionarrien balioaren aitorpena (2019) (Data: 2020/12/21) (XLSX, 36 KB) - Barzordeburuaren aitorpena: 75.045,79 euro.
- EAEko administrazioko kargu publikoen zerga-oinarrien balioaren aitorpena (2020) (Data: 2021/12/21) (XLSX, 48 KB) - Batzordeburuaren aitorpena: 64.950,18 euro.
- EAEko administrazioko kargu publikoen zerga-oinarrien balioaren aitorpena (2021) (Data: 2022/12/22) (XLSX, 46 KB) - Batzordeburuaren aitorpena: 59.934,21 euro.
- EAEko administrazioko kargu publikoen zerga-oinarrien balioaren aitorpena (2022) (Data: 2024/02/07) (XLSX, 49 KB) - Batzordeburuaren aitorpena: 54.434,72 euro.
- Lehendakariaren errenta aitorpena 2017 (PDF, 430 KB) .
- Lehendakariaren errenta aitorpena 2018 (PDF, 430 KB) .
- Lehendakariaren errenta aitorpena 2021 (PDF, 294 KB)
- Lehendakariaren errenta aitorpena 2022 (PDF, 595 KB)
- Lehendakariaren errenta aitorpena 2023 (PDF, 586 KB)
- Batzordeburuak ez du bere karguari lotutako bidaiarik egiten, salbu eta Eusko Jaurlaritzatik gardentasuna bermatzeko autonomia-erkidegoetako eta estatuko erakundeen sarearekin dituen bileretara autoz egindako joan-etorriak.
- Kideen konpentsazio ekonomikoa (XLSX, 22 KB)
- Batzordeak ez du kanpoko zerbitzurik kontratatu.
- Batzordeak ez du hitzarmenik sinatu.
- Batzordeak ez du diru-laguntzarik eman.