Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Ikerketak Ekonomiaz

ikerketak Ekonomiaz

2023/II

Kudeaketa publikoaren ebaluazioa eta kalitatea: jardunbide onenetan oinarritutako erreformak

Dokumentuak Espainiako politika publikoen ebaluazioaren egungo egoerari buruzko panorama eskaintzen du, ikuspegi instituzional batetik bere ezarpen operatiboak dituen inplikazioak erakusteko. Horretarako, hainbat gai jorratzen dira, neurri handi batean, Ekonomiazen 103. zenbakian, “Finantza publikoen kalitatea: Ebaluazioaren zeregina”, argitaratutako lanetan oinarrituta. Lehenik eta behin, ebaluazioaren zeregina eta finantza publikoen kalitatearen hobekuntzarekin duen lotura jorratzen dira, eta arreta berezia jartzen da hura instituzionalizatzeko baldintzatzaile eta eskakizunetan, kudeaketa publikoarekin lotutako ebaluazioaren ikuspegi integral batetik. Bigarrenik, programa eta proiektu publikoen ebaluazioak gaur egun dituen tresna nagusiak aurkezten dira, bere ahalmen, muga eta datuen arloko eskakizunekin. Hirugarrenik, ebaluazio publikoari buruzko literaturak jardunbide hoberentzat jotzen dituen nazioarteko esperientzia batzuk sintetikoki berrikusten dira. Laugarrenik, aurrekariak errepasatu ondoren, dokumentuak Espainiako ebaluazio publikoaren egungo egoera jorratzen du eta onartu berri den Politika Publikoen Ebaluazioaren Instituzionalizazio Legearen balorazio kritikoa egin ondoren, gure ustez Espainian ebaluazio publikoa eraginkortasunez ezartzen lagundu beharko luketen elementu nagusiak zirriborratzen ditu.

ikerketak 2023/II (PDF, 1 MB) (24/05/2024)

2023/I

Euskadirako KIBSei buruzko Politika Publikoko Txostena

Txosten honen helburua da Ezagutzan Intentsiboak diren Enpresa Zerbitzuak (KIBS, ingelesezko sigletan) arduradun politikoei ikusaraztea eta ezaugarritzea, politika publikoetan egiten duten ekarpenaren garrantziari buruzko informazioa eta orientazioa emateko. KIBSek eginkizun bat betetzen dute ezagutzaren banaketan ekonomiaren bitartez, eta berrikuntza-sistemak garatzen laguntzen dute. Bitartekariak izateaz gain, beren ezagutza aplikatu berriak sor ditzakete, teknologia, administrazio-gaiak eta gizarte- eta kultura-gaiak barne har ditzaketenak. Ekonomiaren KIBS sektoreak kalifikazio handiko enpleguekin eta soldata altuekin lotzen dira, eta KIBS enpresa tradizionalak herri gehienetan dauden bitartean, KIBS aurreratuak eta berritzaileak hiri sortzaileetan biltzeko joera dute.

ikerketak 2023/I (gaztelaniaz)(PDF, 2 MB) (25/05/2023)

ikerketak 2023/I (Ingeleraz) (PDF, 2 MB) (25/05/2023)

2022/III

Euskal ekonomiarako maiztasun oso handiko ereduak: MAFE eta SASCAE

Shock ekonomiko berriek agerian utzi dute adierazleak behar direla epe laburreko jardueraren bilakaeraren eta hartutako politika ekonomikoen ondorioen jarraipena egiteko. Big dataren gorakadak aukera eman du ohiko ekonometrian erabiltzen diren aldagaiak baino maiztasun handiagoko eta epe laburragorako datu-serieak edukitzeko, eta ikaskuntza automatikoko tekniketan oinarritutako zenbatespen- eta iragazte-metodologien belaunaldi berri bat garatzea ahalbidetu du, aurreikuspen ekonomikoari aplikatzen zaizkionean mugak eta arriskuak izan arren. Lan honetan, BPGren hazkundea aurreikusteko eta ekonomiaren portaeraren zantzu fidagarriak datu ofizialetara aurreratuta emateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak erabiltzen dituen euskal ekonomiaren epe labur eta oso laburrerako jarraipen- eta iragarpen-ereduak aurkezten dira. MAFE maiztasun handiko ereduak hileko iragarpenak egiten ditu, eta “Euskal Ekonomiaren Termometroa” kalkulatzeko erabiltzen da (aurreko hilerako EAEko ekonomiaren hazkunde-/beherapen-mailari lotutako indizea). Bestalde, SASCAE ereduak aukera ematen du Euskadiko jarduera ekonomikoaren bilakaeraren asteroko aztarnari bat lortzeko.

ikerketak 2022/III (PDF, 3 MB) (25/01/2023)

2022/II

Euskal ekonomia aztertzeko eta aurreikusteko eredu klasikoak: ELUSE eta MOSTEVA

Lan honek Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomiaren bilakaera zenbatesteko eta aztertzeko erabiltzen dituen tresnetako biren deskribapen metodologikoa aurkezten du. Aldi bereko bi eredu ekonometriko estruktural dira, eskualde-modelizazioaren postulatuetan oinarrituak. Eredu horiekin EAEko agregatu makroekonomiko nagusietarako aurreikuspenak egiten dira, hiruhilekoko kontabilitatea oinarri hartuta, eta epe ertain eta luzerako agertokiak proiektatzen dira, egitura ekonomikoko joerak aztertzeko eta politika publikoen eragin potentzialak zenbatesteko agertoki alternatiboak simulatzeko.

ikerketak 2022/II (PDF 6 MB) (25/01/2023)

Aurreko txostenak:

2022/I-Gobernuek inbertsioak finantzatzeko ekosistema eraginkorren garapenean duten zeregina [pdf, 2 MB] (07/03/2022)

Produktibitatearen ikuspegiak. Produktibitatearen eredu neoklasikoaren gaineko kritika, soberakina eta sektorearen ebidentzia konparatua da 1995-2012 aldian [pdf, 1 MB] (2017/02/10)

Euskadi munduko eskualde aurreratuenekin, izpilu-jokoa garatzeko gida [pdf, 3,8 MB] (2016/02/01)

Euskadik lehiakortasun jarduera erakusten du, erreferentziako Europar eskualdeen artean (2000-2011) [pdf, 2,3 MB] (2016/02/01)

Indizea. Innobasquerentzako txostena 2015. Berrikuntza, kapital ukaezina eta produktibitatea euskal ekonomian 1995-2012 [pdf, 1,1 MB] (2015/12/16)

ikerketak 2013/II - Desberdintasuna EAEko errentaren banaketan (1986-2012) [pdf, 1,5 MB] (2014/01/09)

 2013/I - Hazkundea, lehiakortasuna, aurrerapen teknikoa eta errentaren banaketa: euskal ekonomiaren 1980tik aurrerako analisia eta 2015era arteko itxaropenak [pdf, 740 KB] (2013/05/22)