Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ibilgailuen Aldizkako eta Nahitaezko Azterketa (IAT)

Xedea

Ibilgailu desberdinen aldizkako azterketa nahitaezkoei eta EAEko IATko estazioen kokapenari eta estazioekin harremanetan jartzeko moduari buruzko informazioa ematea.

Tramiteen deskripzioa

  • Aldez aurreko hitzordua on-line edo telefonoz.

  • Leihatilan honakoak aurkeztu:

    • Zirkulazio-baimena.

    • IAT txartela.

    • Nahitaezko asegurua.

    • NANa.

    • Tarifa ordaindu.

  • Azterketa-lineara bertaratu eta IATko aztertzailearen oharrak jarraitu. Azterketa amaitu ondoren, emaitzaren zain egon.

    • Aldeko emaitzaren kasuan, berehala ipini IAT pegatina berria haizetakoaren eskuineko goiko aldean eta kendu pegatina zaharra.

    • Kontrako emaitzaren kasuan, akatsak zuzendu beharko dira eta hori egin ondoren, ibilgailua IAT estazio berera eraman. Bigarren azterketa hori doakoa izango da, betiere ibilgailua hilabete bat igaro baino lehen aurkezten bada estazio berean.

Ebazteko epea

  • Berehala.

Isilbidearen Ondorioak

  • Ezespenezkoak

Administrazio Bidearen Bukaera

  • Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen

Errekurtsoak / Erreklamazioa

Oharrak - Baliabideak/erreklamazioak

  • Zerbitzuari dagozkion erreklamazioak IAT estazioan aurkeztuko dira zuzenean, horretarako eskura egongo diren imprimaki normalizauten bidez.
  • Ikuskapen egizatagiriari dagozkion erreklamazioak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, dagokion Lurralde Ordezkaritzan.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboek erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.

Nori Zuzendua

  • Ibilgailuen titularrak.

Erantsi beharreko agiriak

  • Zirkulazio-baimena
  • IAT txartela
  • Nahitaezko asegurua

Eskabideak Aurkezteko Epea

 Categoría vehículo  Frecuencia de inspección en función de la antigüedad
L L1e: Ziklomotorrak: Bi gurpileko ibilgailuak, 45 km/h-ko gehieneko abiadura daukatenak eta motoreak 50 cm³-ko zilindro-bolumena edo txikiagoa, barne-errekuntzakoa baldin bada, edo gehienez ere 4 kW-eko edo hortik beherako etengabeko potentzia izendatua, motor elektrikoa baldin badute. 3 urte bete arte: Salbuetsita. 3 urtetik gora: 2 urtean behin.
Gainerako L: bi edo hiru gurpileko ibilgailu motordunak, bikiak ala ez, eta kuadrizikloak, errepidean ibiltzekoak, baita beren osagai eta unitate teknikoak. 4 urte bete arte: Salbuetsita. 4 urtetik gora: 2 urtean behin.
M1: Pertsonen eta beren ekipajeen garraiorako pentsatuta eta eginda dauden motordun ibilgailuak, gehienez 8 plaza dituztenak, gidariarena kanpo. 4 urte bete arte: Salbuetsita.

4 urtetik gora: 2 urtean behin.

10 urtetik gora: urtean behin.

M2, M3: Pertsonen eta beren ekipajeen garraiorako pentsatuta eta eginda dauden motordun ibilgailuak, 8 plaza baino gehiago dituztenak, gidariarena kanpo. 5 urte bete arte: urtean behin. 5 urtetik gora: 6 hilabetean behin.
, O  N1: Merkantzien garraiorako pentsatuta eta eraikita dauden motordun ibilgailuak, beren gehienezko masa 3,5 tona edo txikiagoa dutenak. 2 urte bete arte: Salbuetsita.

2 eta 6 urte bitartean: 2 urtean behin.

6 eta 10 urte bitartean: urtean behin.

10 urtetik gora: 6 hilabetean behin.

N2, N3: Merkantzien garraiorako pentsatuta eta eginda dauden motordun ibilgailuak, beren gehienezko masa 3,5 tona baino handiagoa dutenak. 

O2 (kategoria honetako atoian eramateko karabanak izan ezik), O3, O4: Merkantzien edo pertsonen garraiorako pentsatuta eta eginda dauden atoiak, baita pertsonak sartzeko ere.

10 urte bete arte: urtean behin. 10 urtetik gora: 6 hilabetean behin.
: atoian eramateko karabanak. 6 urte bete arte: Salbuetsita. 6 urtetik gora: 2 urtean behin.

T eta nekazaritzako beste batzuk

Nekazaritzako eta basogintzako gurpildun traktoreak, berezko abiadura maximoa 40 km/h-koa baino handiagoa dutenak. 4 urte bete arte: Salbuetsita.

4 eta 16 urte bitartean: 2 urtean behin.

16 urtetik gora: urtean behin.
Gainerako nekazaritzako eta basogintzako gurpildun traktoreak, makina autopropultsatuak (ardatz bakarrekoak izan ezik), atoi bereziak, atoian eramateko makinak eta gurdi-trakotreak. 8 urte bete arte: Salbuetsita.

8 eta 16 urte bitartean: 2 urtean behin.

16 urtetik gora: urtean behin. 

Obra eta zerbitzuetarako ibilgailu bereziak eta makina autopropultsatuak

Eraikuntzako abiadura 25 km/h-koa edo handiagoa dutenak bakarrik. 4 urte bete arte: Salbuetsita.

4 eta 10 urte bitartean: 2 urtean behin.

10 urtetik gora: urtean behin.

Zirku-makinetarako edo aisialdiko azoka ibiltarietarako ibilgailu egokituak eta transformazio-estazio mugikorrak.

4 urte bete arte: Salbuetsita.

4 eta 6 urte bitartean: 2 urtean behin.

6 urtetik gora: urtean behin.

Eskabideak aurkezteko lekua

Abuztuan, estazio guztiak gutxienez astelehenetik ostiralera 8etatik 13ak arte zabalik egongo dira.

ESTAZIOA

HELBIDEA

ALDEZ AURREKO HITZORDUA

ZABALTZE ORDUTEGIA

ASTELEHENETIK

OSTIRALERA

LARUNBATA

JUNDIZ Lermandabide, 13

Pol.Jundiz

Tel.: 945 292 772

http://www.itasua.com

8:00 - 19:30 8:00 – 13:30
URNIETA Erratzu Ind. Pol.
20130
Tel.: 943 550 000

web

7:30 – 20:00 8:30 – 13:00
BERGARA Pol. San Lorenzo Tel.: 943 769 753

http://www.itasua.com

8:00 – 19:30 8:00 – 13:30
IRUN Avda. Europa, 26
(Barrio Behobia - Plataforma)
IRUN - 20305
Tel.: 943 626 300

web

7:30 – 20:00 8:30 – 13:00
ZARAUTZ

Araba Kalea, 43 - 20800

Zarautz (Gipuzkoa)

Tel.: 943 104 250

http://www.itasua.com

8:00 – 19:30 8:00 – 13:30
ARRIGORRIAGA Autopista Bilbao-Zaragoza

Tel.: 94 671 17 13

http://www.applusiteuve.com

7:30 – 20:15 9:00 – 13:15
TRAPAGA Barrio El Juncal

Tel.: 94 478 12 14

http://www.itelink.es

7:30 – 21:00 8:00 – 14:00
ZAMUDIO P.I. Ugaldeguren Tel.: 94 452 20 20

http://www.applusiteuve.com

7:30 – 20:15 9:00 – 13:15
AMOREBIETA Pol. Zubietas Tel.: 94 630 88 33

http://www.itelink.es

7:30 – 21:00 8:00 – 14:00

Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IAT emakidadunak

Azken aldaketako data: