Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak dekretu honen 3. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu honako jardun-arlo hauetan:
    • Hizkuntza-politika.
    • Euskararen sustapena.

    Eta arlo horietan jardungo du bere eskumen-eremuan garatzen diren politika publikoetan genero-ikuspegia txertatuz eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak ezarriz, bai eta ekintza positiboak horiek beharrezkoak diren arloetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.

  2. Jardun-esparru horretan, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak egiteko hauek izango ditu:
    1. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika artikulatzea eta jarraipena egitea euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, eta Eusko Jaurlaritzak emanda Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek arlo honetan bete behar dituzten jardun-irizpideak ezarri eta garatzea.
    2. Lehendakaritzak eta Jaurlaritzako sail guztiek beren egitura organiko eta funtzionaletan sortuak dituzten edo sortzen dituzten euskara-unitateen jardun-irizpideak ezartzea, politika publikoetan eta kudeatzen dituzten administrazio-gai guztietan euskara bultzatzen laguntzeko.
    3. Jaurlaritzaren egungo egituran, hizkuntzaren eremuan, egiteko espezifikoak dituzten organo eta zerbitzu guztiek sarean, koordinatuta eta modu osagarrian jarduten dutela bermatzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzapean.
    4. Arlo honetako zuzendaritzek hizkuntza-politikaren arauak ezartzeko, aldatzeko edo aplikatzeko egiten dituzten proposamen orokorrak eta espezifikoak koordinatzea eta, hala badagokio, sailburuari helaraztea.
    5. Eusko Jaurlaritzako sailek edo mendeko organismoek egindako ikerketa soziolinguistikoak edo alderdi soziolinguistikoak jasotzen dituzten bestelako lanak koordinatzea, horien eremua edozein dela ere, Jaurlaritzaren hizkuntza-plangintzak koherentzia eta efizientzia handiagoa izan dezan.
    6. Euskal Autonomia Erkidego osorako plangintza orokorra prestatzea eta baterako jardunak gauzatzeko planak formulatzea, Jaurlaritzak onar ditzan.
    7. Hizkuntza-politikan eskumena duten botere publikoak elkarlanean aritzeko neurriak dinamizatu eta bultzatzea, horretarako behar diren ekimen guztiak sustatuta eta erakundearteko elkarlana eta koordinazioa areagotzen duen beste edozein formula ikertuta.
    8. Azaroaren 24ko 10/1982 Legea (Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa) eta gainerako xedapen osagarriak egoki garatzen eta aplikatzen direla zaintzea, hargatik eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuek horretarako espezifikoki dituzten egitekoak. Esleitutako jardun-eremuan, euskararen erabilera normalizatzeko xedez, arreta berezia jarriko du botere publikoek xedapen orokorrak bete ditzaten, baita Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak eta Euskararen Aholku Batzordearen gomendioak ere, eta betetze-maila ebaluatuko du.
    9. Hizkuntza normalizatzeko zereginetan, euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten entitateekiko harremanak izatea eta, euskal hiztunen komunitate osoa kontuan izanik, beste lurralde batzuetako era guztietako entitateekin ere aritzea.
    10. Hizkuntza-eskakizunak zehazteko eta eskakizun horiek aplikatzeko proposamena egitea, Euskal Funtzio Publikoaren Legean ezarritako ondorioetarako. Gainera, administrazio publikoekin batera arituko da irizpide horietara egokitzeko planak lantzen eta ezarritako helburuen betetze-maila ebaluatzen. Horrek ez ditu eragotziko administrazio horietako bakoitzak dituen eskumen eta eskudantziak, ezta Jaurlaritzako sailek dituztenak ere.
    11. Euskararen jakintza-mailari dagozkion titulu eta ziurtagiriak homologatzeko prozedura aurrera eramatea, izan agiriok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek edo horien mendeko organismoek emandakoak, izan hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak, edo izan berez helduen euskalduntzearen arlotik kanpo egonda ere euskara irakasten duten beste erakunde batzuek emandakoak. Halaber, dagoeneko homologatuta daudenak eguneratzea edo egokitzea ere badagokio. Horretarako, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan jasotako aurreikuspenak beteko ditu, besteak beste, eta, ondorioz, Baliokidetzen Jarraipen Batzordeari esleitutako atazak zuzenduko ditu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari atxikita baitago.

3. artikulua.- Sailburuordetzak.

Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:

  1. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzen eta bestelako organo eta administrazio-unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  2. Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin koordinaturik.
  3. Sailburuari laguntza teknikoa ematea gomendioan utzi zaizkion egitekoen eremuan.
  4. Sailburuari xedapenetarako proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikaren arabera.
  5. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.
  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
  7. Plan estrategikoen eta urteko jardun-planen lanketa, kudeaketa eta garapena gainbegiratzea.
  8. Kontratazio-organoa izatea esleituta dauzkan jardun-arloetako gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat jo ezin badira. Dena den, zuzenean beren mendeko diren zuzendaritzen jardun-eremua gainditzen duten kontratu txikietan eta beren jardun-eremuko gaietan ere jardungo dute kontratazio-organo gisa.
  9. Sailaren eta administrazio honetako organoen arteko harreman-organoa izatea bere eskumeneko arloan, behar denean. Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak dituzten egitekoak eragotzi gabe egingo dute lan hori.
  10. Zehapen-prozedurak hastea eta zehapenak jartzea bere jardun-eremuan baldin eta beste organo bati ez badagozkio.
  11. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekiko elkarlanean jardutea, «Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute» ente publikoarekiko harremanetan, Kultura Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.
  12. Beheragoko organoen jarduna gainbegiratzea eta jarraibideak eta zirkularrak ematea sailburuordetzaren administrazio-unitateek egoki funtziona dezaten.
  13. Organikoki mendean dauzkan zuzendaritzen arteko gatazkak ebaztea.
  14. Eskumenak eskuordetzea edo goragokoak eskumenak bereganatzea, organikoki mendean dauzkan zuzendaritzei dagokienez.
  15. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak eta garapenak zehaztea.
  16. Harremanak izatea Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin eta toki-entitate eskudunekin, gaiaren arabera.
  17. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
  18. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
  19. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta, bere eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miren Dobaran Urrutia
(2020/09/10 - 2024/06/26) Hizkuntza Politikarako Sailburuordea