Osasun Saila

Hipertentsioa - Aurkezpena

Galdera klinikoen bidez egindako eguneraketa

HTAri buruz PKG eguneratzeko metodologia GRADE sistema jarraitu du.

 

Eguneratzea PKG aurrez egindako bertsioko galdera klinikoen bidez egin da. Idazle-taldeak 2008ko bertsioko 39 galderak ebaluatu ditu,eta erabaki zein eguneratu behar zen eta beharrezkoa ote zen beste galderarik egitea.

 

Taulan dago ebaluazio honen emaitza:

2008-2014ko PKGaren HTAri buruzko galdera klinikoen eguneratze-taula
2008ko GPK2014ko GPK
HTAren Baheketa
Eraginkorra da HTAren baheketa erikortasun-hilkortasun kardiobaskularra gutxitzeko? Eguneratua
Zenbatero neurtu behar litzaieke PA herritar osasuntsuei? Eguneratua
HTAren baheketa egiteko, zein da metodorik egokiena? Eguneratua
Ba al dago adin-mugarik baheketa egiteari uzteko? Eguneratua
HTAren dagnostikoa
Zein zifra behar da pertsona bat hipertentsoa dela esateko? Eguneratua
Nola sailkatzen dira arrisku kardiobaskular handiena duten hipertentsoak? 2008ko bertsioari eusten dio
Zein dira HTA definitzen duten PAren balioak, PAMAren arabera? Eguneratua
Zein dira HTA definitzen duten PAren balioak, PAENen arabera? Eguneratua
Zein dira PAMA eta PAENem indikazioak lehen mailako arretan?* Eguneratua
Baliagarria da PAEN hipertentsio kliniko isolatuaren diagnostikoan? Eguneratua
Zein da bata zuriko hipertentsioaren pronostikoa? Eguneratua
Bata zuriko paziente hipertentsoek tratamendu farmakologikoa jaso behar dute? Eguneratua
Etxeko PAENek hobetzen du HTAren kontrol-maila? Eguneratua
Zein da etxeko PAENekin egin beharreko neurketak? Eguneratua
Zein aparatu dira baliagarriak norberaren neurketak egiteko? Eguneratua**
Paziente hipertentsoaren hasierako azterketa
Zer izan behar du paziente hipertentsoaren haserako azterketak? Eguneratua
Paziente hipertentsoei mikroalbuminuria neurtu behar zaie? 16.ean gehitu
Betetze-maila
Zein esku-hartze dira eraginkorrak lehen mailako arretan paziente hipertentsoengan betetze-terapeutiko farmakologikoa hobetzeko? Eguneratua
HTA daukan pazientearen jarraipena
Nolakoa izan behar du paziente hipertentsoaren jarraipena lehen mailako arretan? Eguneratua
Paziente hipertentsoak helburutzat izan behar dituen PAren zifrak zein dira? Eguneratua
Farmakologikoa ez den tratamendua
Zein dira farmakologikoak ez diren neurrien onurak paziente hipertentsoaren kontrolean? Eguneratua
Badago ondorio aditiborik haien artean? Baztertua
Tratamendu farmakologikoa
Orokorra: HTAren tratamendu farmakologikoa
Zein dira paziente hipertentsoek lehen aukera gisa erabilitako farmakoen onurak eta arriskuak? Elkartuta eta eguneratuta
Zein dira aukerako antihipertentsiboak?
Zer da eraginkorragoa, dosia igotzea, beste hipertentsibo batzuk eranstea?* elkartze bate do beste bat? Eguneratua
Egoera bereziak
Zein da HTAren tratamendua 80 urtetik gorakoentzat?* 2007, zein dira PAren xede-zifrak? Eguneratua
Zein dira nefropatia ez diabetikoa duen paziente hipertentsoak helburutzat izan behar dituen PAren zifrak? Eguneratua
Zein da aukerako tratamendu antihipertentsiboa nefropatia ez diabetikoaren hipertentsioan? Eguneratua
Zein dira paziente diabetiko hipertentsoak helburutzat izan behar dituen PAren zifrak? Eguneratua
Zein da paziente diabetikoen aukerako tratamendu antihipertentsiboa? Eguneratua
Zein da nefropatía hepatikoa duenarentzat aukerako tratamendu antihipertentsiboa? Eguneratua
Zein da aukerako tratamendu antihipertentsiboa ezker bentrikuluko disfuntzio sistolikoagatik gutxiegitasun kardiakoa duen hipertentsoarentzat? Eguneratua
Zein da aukerako tratamendu antihipertentsiboa kardiopatia iskemikoa duen hipertentsoarentzat? Eguneratua
Zein da aukerako tratamendu antihipertentsiboa garuneko hodietako istripua izan duen hipertentsoarentzat? Eguneratua
Zein da tratamendu antihipertentsiboaren pauta asma edo EPOC (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa) duen pazientearentzat? Eguneratua
Zein da tratamendu antihipertentsiboaren pauta klaudikazio intermitentea duen pazientearentzat? Eguneratua
Zein da HTAren tratamendua ezker bentrikuluko hipertrofia duen pazientearentzat?* 2007 Eguneratua
Ospitalez kanpoko eremuko krisi hipertentsiboak
Tratatu behar dira xede-organoak erasanda ez dauzkan paziente baten PAren zifra gogorrak? 2008ko bertsioari eusten dio
Galdera berriak
Eraginkorra da kronoterapia HTAren tratamendu farmakologikoan?

*:jarraibideak ondorioztatzen dira gainerako galderen erantzunetik.

**:eguneratzen dira nazioarteko erakundeek balidatutako aparatuen zerrendak.

Aldaketa nagusiak

"Erantzun laburtua" eta "erantzun osoa" dokumentuetan PKGaren aurretiazko gomendioak aipatzen dira eta identifikatzen dira eguneraketan erabilitako ebidentzia berriak.

 

Aipaturiko dokumentuek editatutako data daukate, hor azaltzen da noiz bukatu zuten editatzen. Data hori ez dagokio ebidentzia berriena sartu den datari, hori da "erantzun osoa" dokumentuaren bilaketa bibliografikoko atalean agertzen dena.

 

Hona PKGaren ataletan, eguneraketa egiteak ekarri dituen aldaketa nagusiak.

GPKaren atalakAldaketa nagusiak
HTAren baheketa
  • Aldaketa esanguratsurik ez.
HTAren diagnostikoa
  • PAENen neurrien eskema aldatu egiten da, erabileraren arabera, diagnostikorako den edo HTAren jarraipenerako den.
  • Egunean zehar hartutako PAren zifrak hartzen dira kontutan, batez ere, HTA diagnostikatzeko PAMAren arabera.
  • Bata zuriko hipertentsioaren tratamendu farmakologikoa behar ez izatea berresten da.
Paziente hipertentsoaren hasierako azterketa
  • Aldaketa esanguratsurik ez.
Betetze-maila
  • PAEN erabiltzeko gomendio gehiago eransten dira eta hitzorduak gogorarazten dira.
HTA daukan pazientearen jarraipena
  • Aldaketa esanguratsurik ez.
Tratamendua
Xede-zifrak
  • Xede-zifrak aldatu egin dira, 140/90, hipertentsioa duten paziente gehienentzat, diabetikoak eta nefropatak barne, 150/90 ahulak ez diren adinekoentzat.
Tratamendu ez-farmakologikoa
  • Dietari dagokionez gomendio gehiago ematen da, dieta mediterraneoari buruz eta kafea eta kakaoa hartzeari buruz gehiago zehazten da.
Tratamendu farmakologikoa
  • Kronoterapiari buruzko gomendioak sartu dira.
  • Aldatu egiten dira lehen mailako antihipertentsiboen aukeraketari buruzko gomendioak herritar guztientzat eta adinekoentzat, parekatu behar dira diuretikoak eta AEBI (angiotentsinaren entzima bihurtzailearen inhibitzaileak) edo kaltzioantagonistak.
  • Tratamendu konbinatua aldatu egiten da: arrisku kardiobaskular handia duten pazienteengan AEBI+CA dihidropiridinikoa.
Azken eguneratzea: 2015/03/04