Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

HaurEkin

HaurEkin – Haurren Hirien eta Herrien Euskal Sarea haur parametroa tokiko politikan txertatzearen aldeko apustua egiten duen proiektu politikoa da. Proposamen honen helburua gure harremanak, baliabideak eta espazio komunak eraldatzea da, gure herri eta hirietan konfiantza eta autonomia, partaidetza eta osasun baldintzak berrezarriz.

Haurren Hirien Sarea Innobasque–Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatutako proiektua zen, HerriLaborategiarekin lankidetzan, tokiko administrazio publikoetan berrikuntza politikoko prozesuak sustatzeko eta laguntzeko. Gaur egun, sare hori Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari transferitu zaio, Familien eta Haurren Zuzendaritzaren gidaritzapean. Horregatik, izena aldatu zaio: HaurEkin.

Gaur egun, sarea hiru dispositibo (edo lantaldeek) osatzen dute, Francesco Tonucci irakasle italiarrak bultzatutako «La citta dei bambini» filosofiari jarraiki:

  • Haurren parte-hartzea. «Umeen Kontseilua» Alkatetzaren organo aholku-emailea da, eta hiri- eta toki-kudeaketarekin lotutako gaiei buruzko bere ikuspegia ematen dio. Haurrek zuzenean parte hartzeko modu bat da, baina, batez ere, arduradun politikoek aniztasunarekiko ulermenean eta harremanean ikasteko prozesu bat da.
  • Autonomia. «Eskolara lagunekin» bide zuzen eta eraginkorra da komunitate-loturak eta elkarbizitzarako gune osasuntsu eta seguruak berreskuratzeko. Neska-mutilei herrian mugitzeko autonomia itzultzearen aldeko udal apustua da: beren herria modu autonomoan erabili ahal izatea, esperientzia helduak ez lapurtzea eta ez ukatzea. 
  • Jolasa. «Kaleak jolastu» jokoarekin lotutako beste ekimen bat da. Jolasaren zerbitzura jartzea, osasun-parametro bat delako eta haurren eskubidea delako.

Sarea udalerri berrien parte-hartzera irekita dago. Gauzak horrela, sarera atxiki nahi baduzu egin klik hemen.

Euskadiko udalentzako informazio-dokumentua. (PDF, 3 MB)

Proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko edota  garatzen ari zaren ekimenen bati buruz galdetzeko idatziguzu ondorengo helbide elektronikora: jelorza@euskadi.eus

Azken aldaketako data: