Gizarteratzeko hitzarmenak
- Xedea:
Gizarteratzeko hitzarmenak programa-dokumentuak dira, eta horietan, parte hartzen duten aldeek, ados jarrita, berariazko gizarte-ekintza batzuk zehazten dituzte, hain zuzen ere, elkarbizitzako unitate ekonomiko idenpendentean bizi diren kideak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko edo horiek baztertuak izateko duten arriskuari aurrea hartzeko.
Gizarteratzeko hitzarmenek ekintza hauek izan ditzakete:
- Pertsonaren egonkortasuna, elkarbizitzan oreka eta gizarteratzea nahiz gizartean parte hartzea lortzeko beharrezkoak diren osagaiak garatzen lagunduko duten ekintzak.
- Osasun-sistema orokorrean sartzea erraztuko duten ekintzak.
- Hezkuntzako eta prestakuntzako ezagupen berriak lortzeko beharrezko jarrerak eta ohiturak garatzea erraztuko duten ekintzak.
- Prestakuntzako jarduera bereziak, arautakoak edo arautu gabeak.
- Lanpostu bat eskuratzen lagunduko duten ekintzak, eta abar.
- Araudia
- 12/1998 Legea (EHAA Zk. 105/1998) maiatzaren 22koa (pdf, 192.7 KB), gizarte-bazterkeriaren aurkakoa (EHAA 105; 98/06/08koa).
- 1/2000 Dekretua (EHAA Zk. 20/2000) urtarrilaren 11koa (pdf, 78.2 KB), gizarteratzeko hitzarmenak arautzen dituena (EHAA 20; 00/01/31koa).
- 10/2000 Legea (EHAA Zk. 249/2000) abenduaren 27koa (pdf, 119.6 KB), Gizarte Eskubideen Agiriarena.
- 4/2003 Legea (EHAA Zk. 137/2003) ekainaren 25ekoa (pdf, 45.7 KB), Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea aldatzen duena.
- 18/2008 Legea (EHAA Zk. 250/2008) abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
Azken aldaketako data: 2011/05/31