Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
LABURPENA
Objektua
Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzak:
- Bakea eta bizikidetza sustatuko ditu
- Gogora Institutuaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren planak garatuko eta bultzatuko ditu
- Aniztasuna kudeatzeko politikak bideratuko ditu
ORGANIGRAMA
Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza | Jose Antonio Rodriguez Ranz | |
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza | Noemi Ostolaza Arcauz |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Honako eskumen hauek izango ditu Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzak, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gain:
- Giza duintasunean eta giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzeko sailarteko estrategia diseinatzea eta gidatzea.
- Biktima guztien elkartasun-, aitortza- eta arreta-politiken jarraitutasuna, garapena eta hedapena diseinatzea eta sustatzea.
- Giza eskubideen, bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketa positiboaren arloan sortzen ari diren erronkei erantzuteko jarduera-programak diseinatzea eta gidatzea.
- Hezkuntza-, sentsibilizazio- edo prestakuntza-politikak diseinatzea eta sustatzea aurreko apartatuetan aipatutako esparruetan.
- Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren jarduera-planaren diseinua eta garapena sustatzea.
- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren gida-planaren diseinua eta garapena sustatzea.
- Entitate, elkarte eta erakundeekin lankidetzan jardutea eta elkarri eragitea helburu berak gauzatzeko, batez ere Eusko Legebiltzarrarekin.
5. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko sailburuordeak
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuaren mende direla, honako eskudantzia hauek baliatzea:
- Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
- Sailburuordetzaren eta haren mende dauden zuzendaritzen jarduketak programatu, gidatu, bultzatu, gainbegiratu eta koordinatzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Eragin soziala aztertzea, eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetan behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.
- Sailburuordetzarentzako araudia eta jardun-planak proposatzea sailburuari.
- Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrizanak definitzea, aurrekontuen-aurreproiektua lantzeko.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
- Bere gain hartzea, bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
- Eta, oro har, indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dien egiteko oro.
Harremanetarako datuak
Helbidea
Telefonoa/k
Posta elektronikoa/k
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak