Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Enplegu Publikoko Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

16. artikulua.– Enplegu Publikoko Sailburuordetza.

  1. Dekretu honen 4. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, Enplegu Publikoko Sailburuordetzari dagozkio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari enplegu publikoaren, langileen araubide juridikoaren nahiz ordainsarien araubidearen eta negoziazio kolektiboaren arloan esleitzen zaizkion eskumenak.
  2. Sailburuordeak eskumen hauek izango ditu:
    1. Giza baliabideekin lotutako politikaren planifikazioa eta betearazpena zuzendu eta koordinatzea, baliabide horiek gizartearen premiei eta eskaerei egokitzeko egin beharreko jarduerak proposatuz, eta bai Administrazioa egituratzen duten unitateak arrazionalizatu eta antolatzea ere.
    2. Aurrekontu-plantilletako aurreproiektua prestatzea ogasunaren arloan eskumena duen sailarekin batera.
    3. Efektiboak arrazionalizatzeko eta berresleitzeko planak prestatu eta proposatzea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren eremuko negoziazio kolektiboaren edukiak eta mugak prestatu eta proposatzea, bai eta solaskidetza-, koordinazio-, eta, beharrezkoa bada, erabaki-egitekoak bermatzeko irizpideak zehaztea eta tresnak diseinatzea ere.
    5. Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egitea.
    6. Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatzea funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen ordezkariekin burutu behar duen negoziazioan eta beste administrazio batzuetako enplegu publikoan eskumena duten beste organo batzuen aurrean.
    7. Langileen ohiko kudeaketan sailetarako eta organismo autonomoetarako aplikazio-irizpide komunak ezartzea, Jaurlaritzak arlo honetarako onartzen duen politika orokorra betez.
    8. Laneko osasun- eta segurtasun-arloetan Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen aplikazio komuneko prebentzio-politikako irizpideak ezartzea sail eta organismo autonomoetarako.
    9. Ikuskatze-eginkizuna betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren langile eta zerbitzuen arloan, Langile eta Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusiaren bidez.
    10. Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bai horren sektore publikoaren langileen ordainsari-sistema kudeatzeko irizpide orokorrak ezartzea, baita dagozkien gizarte aurreikuspeneko sistemenak ere.
  3. Honako zuzendaritza hauek Enplegu Publikoko Sailburuordetzaren mende egongo dira:
    1. Enplegu Publikoko Zuzendaritza.
    2. Lan Harremanen Zuzendaritza.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maite Barruetabeña Zenekorta
(2024/11/12 - ) Enplegu Publikoko sailburuordea

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak