Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Funtzio Publikoko Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
LABURPENA
Objektua
Funtzio Publikoko Sailburuordetzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan giza baliabideen politika planifikatu, zuzendu eta koordinatzea, etengabe garatzen ari diren kalitatezko zerbitzu publikoetatik eratorritako beharrizanei erantzuteko.
Horretarako, langileen arloko politika prestatu, zuzendu eta gauzatuko du, eta araubide juridikoaz eta ordainsari-erregimenaz arduratuko da, eta, oro har, langileen arloko ohiko kudeaketaz.
Hauek ere badagozkio:
- Prestakuntza arloko jarraibideak lantzea
- Langile lan-kontratudunen eta funtzionarioen ordezkariekin harremana eta negoziazioa
- Arriskuei aurre hartzeko zerbitzuak eta lan-baldintzak hobetzeko izaera sozialeko bestelako zerbitzuak kudeatzea
Azkenik, langileen eta zerbitzuen arloko Ikuskaritza Nagusia ere badagokio.
ORGANIGRAMA
Funtzio Publikoko Sailburuordetza | Jose Maria Armentia Macazaga | |
Funtzio Publikoko Zuzendaritza | Juan María Barasorda Goicoechea | |
Lan Harremanen Zuzendaritza | Jon Agirre Huerga |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Dekretu honen 4. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, Funtzio Publikoko Sailburuordetzari dagozkio Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari funtzio publikoaren, langileen araubide juridikoaren nahiz ordainsarien araubidearen eta negoziazio kolektiboaren arloan esleitzen zaizkion eskumenak.
- Sailburuordeak eskumen hauek izango ditu:
- Giza baliabideekin lotutako politikaren planifikazioa eta betearazpena zuzendu eta koordinatzea, baliabide horiek gizartearen premiei eta eskaerei egokitzeko egin beharreko jarduerak proposatuz, eta bai Administrazioa egituratzen duten unitateak arrazionalizatu eta antolatzea ere.
- Ogasunaren arloan eskumena duen sailarekin batera, aurrekontu-plantilletako aurreproiektua lantzea.
- Efektiboak arrazionalizatzeko eta berresleitzeko planak prestatu eta proposatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren eremuko negoziazio kolektiboaren edukiak eta mugak prestatu eta proposatzea, bai eta solaskidetza-, koordinazio-, eta, beharrezkoa bada, erabaki-egitekoak bermatzeko irizpideak zehaztea eta tresnak diseinatzea ere.
- Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egitea.
- Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatzea funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen ordezkariekin burutu behar duen negoziazioan eta beste administrazio batzuetako funtzio publikoan eskumena duten beste organo batzuen aurrean.
- Langileen ohiko kudeaketan sailetarako eta erakunde autonomoetarako aplikazio-irizpide komunak ezartzea, Eusko Jaurlaritzak arlo honetarako onartzen duen politika orokorra betez.
- Laneko osasun- eta segurtasun-arloetan Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen aplikazio komuneko prebentzio-politikako irizpideak ezartzea sail eta erakunde autonomoetarako.
- Ikuskaritza orokorra, zerbitzuei eta langileei dagokienez, Funtzio Publikoaren arrazionaltasuna eta eraginkortasuna bermatu ahal izateko.
- Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bai horren sektore publikoaren langileen ordainsari-sistema kudeatzeko irizpide orokorrak ezartzea, baita dagozkien gizarte aurreikuspeneko sistemenak ere.
4. artikulua.- Sailburuordeak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
- Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak