Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomia eta Ogasuna
LABURPENA
Objektua
Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza ondorengo arloekin zerikusia duten jardun-arloen ondorioz sailak dituen eskumenez arduratzen da: kredituaren antolamendua; finantza-politika eta finantza-erakundeekiko harremanak; finantzaketa tresna publikoen kudeaketa; aurrezki-kutxak, banku-fundazioak eta kreditu-kooperatibak; diru-bilketaren kudeaketa, diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea; aseguru- eta berraseguru-jarduera; aseguru-bitartekaritzaren jarduera baimentzea eta kontrolatzea; balore-merkatua; gizarte-aurreikuspeneko erakundeak; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu eta kudeaketa orokorra, jarraipena eta kontrola egitea.
ORGANIGRAMA
Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza | Hernando Lacalle Edeso | |
Finantza Politikako Zuzendaritza | Arantza Larrauri Aranguren | |
Aurrekontu Zuzendaritza | Josu Iñaki Garay Ibañez de Elejalde |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzak Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskumenak erabiliko ditu honako gai hauetan, betiere Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren zuzendaritzapean: kredituaren antolamendua, finantza-politika eta finantza-erakundeekiko harremanak; finantzaketa-tresna publikoen kudeaketa; aurrezki-kutxak, banku-fundazioak eta kreditu-kooperatibak; diru-bilketaren kudeaketa, diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea; aseguru- eta berraseguru-jarduera; aseguru-bitartekaritzaren jarduera baimendu eta kontrolatzea; balore-merkatua; gizarte-aurreikuspeneko erakundeak; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu eta lantzea eta haien kudeaketa orokorra, jarraipena eta kontrola
egitea, bai eta aurrekontu-programazioa egitea ere. Sailburuordetzaren titularrari dagozkio, dekretu honen 7. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek:- Urteko aurrekontuetan errespetatu behar diren gidalerro ekonomikoak eta teknikoak lantzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua eta aurrekontuak onartzeko lege-aurreproiektua egitea, gai horri buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Aurrekonturako kargaren bat dakarten lege-proiektu guztiek berekin eraman behar duten finantzaketa-eranskina prestatzea eta aurrekontu-kredituak gehitzeko edo kentzeko landu behar diren proiektuak egitea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoari eskumenak edo zerbitzuak transferitzearen ondoriozkoak edo Euskal Autonomia Erkidegoak beste administrazio publiko batzuei transferitzearen ondoriozkoak badira.
- Urte anitzeko aurrekontu-plangintza zuzendu, taxutu eta ezartzea, eta, horretarako, sailak eta gainerako erakunde eta ente publikoak koordinatzea.
- Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko araudian aurreikusitako kasuetan ekonomia- eta finantza-planak, doikuntza-planak edo berrorekatze-planak egiteko lanak koordinatzea, eta, oro har, egonkortasuneko aurrekontu-dokumentuak egin eta garatzea.
- Euskal Autonomia Erkidego guztiaren interesekoak diren gastu publikoko ekimenak ekitaldi bakoitzeko programa eta aurrekontuetan nola zehaztu behar diren koordinatzea, eta Sailak gastu publikoaren arloan egiten duen lana koordinatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa, banku-fundazio eta kreditu-kooperatiben antolaketari, mendekotasun-araubideari eta araubide juridikoari lotutako berariazko baimen, onespen eta kontzesioak ematea, baldin eta indarrean dagoen legediaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitekoak badira.
Edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen Kontrol Batzordean ordezkaria izendatzea dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Arauak hausteagatik aurrezki-kutxek, banku-fundazioek eta kreditu-kooperatibek eragindako zehapenak proposatzea eskumena duen organoari, indarrean dagoen legediaren arabera betiere, eta zehapen-espedienteak izapidetzea.
- Baimen- eta errebokatze-egintzekin zerikusia duten egitekoak betetzea, baldin eta aseguru- eta berraseguru-jarduera gainbegiratzearen arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskumenak egikaritzearekin lotuta badaude; aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerei buruzko inskripzioak egitea dagozkien erregistroetan, eta erregistro-inskripzioak ezereztea eragiten duten zehapen-prozedurak ebaztea.
- Zehapen-prozedurak ebaztea, higiezinen kredituko bitartekariak eta higiezinen mailegu-emaileak gainbegiratzearen arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskumenak baliatuz.
- Aurrerakinak eskatzea eta, hala badagokio, geroratzeak onartzea, Autonomia-erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 25.2 artikuluari jarraituz.
- Diruzaintza-arloan eskumena daukan sailari zorrak atzeratzeko edo zatikatzeko esleitu zaizkion eskabideak izapidetu eta ebaztea, borondatezko epean zein epe exekutiboan, bermea jartzea eskatzen denean, betiere aplikatu beharreko araudiaren arabera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan finantzen arloari dagokionez indarrean dagoen araudiak Ekonomia eta Ogasun Sailari agindutako egitekoak betetzea, bermeak formalizatu, aldatu eta berresteari buruzkoak.
- Finantzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren gain utzitako harremanak koordinatzea, eta gai horretan eskumena duten organoetan erkidegoaren ordezkari izatea, bereziki Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean eta edozein arlotako finantza-erakundeetan.
- Espainiako Bankuarekiko, Europako Inbertsio Bankuarekiko, kreditu-erakundeekiko eta beste finantza-erakunde batzuekiko harremanak, bai eta kreditu-arriskuak kalifikatzeko nazioarteko agentziekiko harremanak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoak euskal sektore ekonomikoak finantzatzeko eta haietan partaidetza publikoa izateko dituen tresna publikoak antolatu, koordinatu eta kudeatzea.
- Orokorrean, aurrekontuei, finantza-politikari eta finantza-erakundeekiko zein gizarte-aurreikuspeneko erakundeekiko harremanei, diruzaintzari, zorpetzeari eta bermeak emateari buruzko legeak bete daitezela ziurtatzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz edo, hala badagokio, proposatuz, eta indarrean dagoen araudiak agintzen dizkion bestelako egiteko guztiak betetzea.
- Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Finantza Politikako Zuzendaritza eta Aurrekontu Zuzendaritza.
7. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordetzak.
Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordeek:
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea, agintzen zaizkion egitekoen alorrean.
- Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
- Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumen eta egitekoak eta, komunak direlako, sailburuordeei oro har dagozkienak.
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak