Osasun Saila

Farmazia-bulegoari buruzko baimenak, komunikazioak eta izapideak

EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legearen arabera (leiho berri batean irekitzen da), farmazia-bulegoak interes publikoko araututako osasun-establezimenduak dira, eta beren jarduera garatzeko osasun-baimenak, jakinarazpenak eta izapideak behar dituzte. Adibidez, nahitaezko osasun-baimenen barruan honako hauek daude: sorkuntzak, obrak egitea (obra txikiak izan ezik), Farmatzalari laguntzaileak, ordezkoak eta arduradunak izendatzea, leku-aldaketak, transmisioak, itxierak (hilabetetik gorakoak), ortopedia-atalak sortzea, optika eta analisi klinikoak, ordutegiak...

Hori dela eta, dagozkion prozedurak garatu dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu ahal izateko. Egoitza hori informaziorako eta herritarrentzako izapideetarako sarbide segurua da, eta informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen ditu. Identifikatzeko eta komunikazio segurua bermatzeko, egoitza elektronikoak gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema erabiltzen du.

Jarraian, "onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko baten bidez (leiho berri batean irekitzen da)” eskura daitezkeen izapideak zehazten dira. Dagokion eskaera egin ondoren, espedienteari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratu ahal izango da "Nire karpeta (leiho berri batean irekitzen da)" atalaren bidez:


Azken aldaketako data: