Txartel horia
Medikamentu Baten eta kontrako erreakzio baten arteko kausalitate erlazio posible bat ebaluatzeko beharrezkoak diren gutxieneko datuak jasotzen dituen formulario (JPG, 349 KB) bat da.
Zer jakinarazi behar da?
Terapeutikan sartu berriak diren (azken 5 urteetan) medikamentuekin trataturiko pazienteengan igarri diren kontrako erreakzioen susmo guztiak.
Ezezagun edo ustekabekoak diren kontrako erreakzio guztiak. Hilgarriak gertatu diren, pazientearen bizitza arriskuan jarri duten, ospitaleratu beharra eragin edo ospitaleko egonaldia luzarazi duten erreakzio guztien susmoak, bai eta sortzetiko malformazioak eta efektu atzeraezinak eragin dituztenenak ere.
Nola egin behar dira jakinarazpenak?
Herritarrek:
Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziaren (AEMPS) web-aren bidez egin dezakete herritarrek jakinarazpena: https://www.notificaRAM.es/
Osasun-alorreko profesionalek:
Zenbait bide dute Osakidetzan lan egiten duten profesionalek jakinarazpena egiteko:
- “Alertak” atalaren bidez (Osabide Globalen barruan).
- RAMa on line jakinarazteko formularioaren bidez, Osakidetzaren intraneten barruan.
- Ohiko txartel horiaren bidez:
- Telefonoz (94.400.7070 – 857070)
- Posta elektronikoz: (farmacovigilancia@osakidetza.eus)
- AEMPSen web-aren bidez: https://www.notificaRAM.es/
Nork jakinarazi behar du?
Medikuek, farmazialariek, gaixoek, osasuneko profesionalek eta, oro har herritarrek
Noiz jakinarazi behar da?
Medikamentuaren Kontrako Erreakzioaren susmoa hartu bezain laster; inoiz ez da itxaron behar ziur gaudela uste dugun arte.
Non jakinarazi behar da?
- Galdakaoko-Usansolo Ospitaleko Farmakojagoletza Unitatean.
- Labeaga auzoa 48960 Galdakao.
- Telefonoa: 94 400 70 70
- FAXa: 94 400 71 03
- Posta elektronikoa: farmacovigilancia@osakidetza.eus
Euskal Herritik kanpo lan egiten baduzu jar zaitez harremanetan zeure komunitateko Farmakojagoletzako Zentroarekin.
Azken aldaketako data: